martes, 22 de abril de 2008

Apirilaren 12an, bizikleta martxa baten bidez AHTri ezetza eman genion Tolosaldeko Gaztetxe eta Gazte Asanbladek

Billabonatik hasita, Anoetatik pasata, Alegin meriendatuz eta Tolosara iritsiz Tolosaldeko Gaztetxe eta Gazte Asanbladek Abiadura Handiko Trenari ezetza eman genion. Tolosatik Bonberenea txarangak eta trikitilariek alaituriko kalejiran Ibarrako Gaztetxera abiatu ginen, bertan afaldu eta kontzertu eta giro ezinhobeaz gozatu genuen. Egun paregabea izan zen eta Tolosaldeko gazte eta ez hain gazteen parte-hartzea handia izan zen.


Ekitaldian, AHTren aurkako bertso ezberdinez gozatu genuen eta AHTren atzetik dauden enpresak eta alderdi politikoak kritikatu ziren, hala nola, EAJ, PSOE, PP, Altuna y Uria, Amenabar, Balzola, Adif, etab. Bertan, gazteok AHTren obrak gainean genituela aipatzeaz gain, obren inpaktu bisualaz eta trenaren ondorio sozial, ekonomiko eta politikoetaz ohartarazi genuen. Gainera, gazteon arazoak konponduko ez dizkigun eredu desarrollista neoliberal honen inposaketaren aurka adierazi ginen.

Etorkizunaren jabe garen heinean, guztion borroka eta laguntza beharrezkoa delako eta guztion kemen eta indarrez dudarik gabe gaindituko dugulako, AHT GELDITZERA GOAZ!!!!

AHTrik EZ eta KITTO!!!!!




No hay comentarios: