lunes, 23 de junio de 2008

inperio zahar-berria dugu desegingo!



ZALDITERIA DABIL
GURE KONTRA GORA
PAKE PIPA ERRETZEKO
HAU EZ DA DENBORA
JERONIMO GUREKIN
ZUITIK EGONGO DA
GERRARAKO HAIZATUZ
LURPEKO AIZKORA

KORTATU
KOLPEZ KOLPE

GLADIADORE BERRIAK
BETIKO MODUAN
ZIRKO BERBERA DABIL
GURE INGURUAN
BANKUETXE, GOBERNU
TA PARLAMENTUAN
ORDUKO JULIO CESASR
HARA NON DAGUAN

KORTATU
KOLPEZ KOLPE

ABORDAJE BERRI BAT
GAUR DUGU EGINGO
GURE DRAKKAR
ZAHARREAN
GARA HIRU BIKINGO
ADARREZ HIL DITUGU
MILA SANTU-JAINKO
INPERIO ZAHAR-BERRIA
DUGU DESEGINGO

KORTATU
KOLPEZ KOLPE

AIZKOLARI HANDIA
TXIKITO AIAKO
HARENTZAT KIROL ZENA
GAUR BORROKARAKO
KITARRARIAK ZORROTZ
GOIKOEN KONTRAKO
BASOAN MILA ENBOR
UTZIZ BURUBAKO

ZALDITERIA DABIL
GURE KONTRA GORA
ZIRKO BERBERA DABIL
GURE INGURUAN
KITARRARIAK ZORROTZ
GOIKOEN KONTRAKO
INPERIO ZAHAR-BERRIA
DUGU DESEGINGO.

martes, 3 de junio de 2008

Errausketaren kontrako manifestazioa egingo dute Donostian

Errausketarik ez! Alternatibak martxan jarri!!lelopean manifestazioa deitu du Errausketen Kontrako Herri Plataformen Koordinadorak. Ekainaren 14an egingo dute, 18:00etan Donostiako Bulebarretik.
kartela

Errausketaren Kontrako Herri Plataformen Koordinadora:
Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoan errauskailua inposatzearekintematuta dago: mugarik gabeko kontsumismoa eta herritarren kontzientziaeza bultzatzen dute, horrek dakarren ondorio sanitario, sozial,ekologiko eta ekonomikoak kontuan hartu gabe. Herritarrok, ordea, behineta berriz adierazi dugu Gipuzkoan zabor kudeaketaren inguruanbadaudela alternatibak (atez ateko bilketa, konpostatzea...).Erraustegiari inoiz baino ozenago ezetz esateko ordua da: ekainaren14an, 18:00etan Bulebarrean.
ERRAUSKETARIK EZ!
ALTERNATIBAK MARTXAN JARRI!!

lunes, 2 de junio de 2008

PPren kanpaina politikoaren nire iritzi kritikoa

2008ko Hauteskunde Orokorretarako Alderdi Popularraren kanpaina politikoari aurpegi ugari ikusi dizkiot. Oro har, PSOE eta PPren arteko lehia hau, nahiko desideologizatua egon dela uste dut. Bata ezkerrekoa eta bestea eskuindarra izanik, biek egindako promesa politiko ezberdinak tinte liberala eta soziala izan dute. Biek aipatzen zuten zergen jeitsiera, diru laguntzen hazkuntza... nahiz eta PPri kutsu liberalago bat nabaritu, eta PSOEri berriz, sozialagoa. Ezberdintasun nagusiena, nazionalitate ezberdinen aurrean duten aurreiritzia izango litzateke.


PPren kanpaina politikoa aztertu ondoren, aipatu beharra daukat, alderdi oso populista bat iruditu zaidala. Popularren diskurtsoetan “pertsonei larritzen gaituzten arazo errealak”, “oilaskoa, ogia garestia dagoela”, “hiritarren aberastasuna”... bezalako esaldiak behin eta berriz izan dira errepikatuak. Herritarren beharrei garrantzi handia ematen zaie, eta herritarren aldeko jarrera jasotzeko diskurtsu guztiz katastrofista bat luzatzen dute PSOEren Gobernuaren kudeaketaren aurka: “Zapaterok Espainia zatituko du”, “Espaina hausten ari da”, “Espainiar ekonomia hondamendian dago”...


Popularren diskurtso nagusia hiru irizpide hauetan zentratu da: terrorismoa, inmigrazioa eta ekonomia. Gai sozialak edota bestelako proposamenak, bigarren paper batean utzi dira, edota ez dira ezta aipatu ere egin. Terrorismoarekin, ETArekin amaitzeko beharra, terroristekin negoziazio ororen ukapena bezalako proposamen eztabaidaezinak luzatzen dituzte. Inmigrazioarekin, inmigrazio kontrolatu baten beharra, segurtasun eza dagoela, delinkuentzia orokortua hedatu dela aipatzen dute, eta etorkinei muga gehiago ipintzea proposatzen dute. Eta ekonomiari dagokionez krisialdian dagoela, prezioak oso altuak direla, hipotekak... eta horren aurrean zergen jeitsiera eta ekonomiaren liberalizazio handiago bat proposatzen dute.


Aipatzekoa ere, beraien diskurtsoaren kontraesana. Adibidez, zergak jeitsiko dituztela eta liberalizazio baten beharra eskatzen duten bitartean, birbanaketa sozial baten aldeko apostua egingo dutela ere adierazten dute, oso ulertezina den gauza bat, ekonomiaren liberalizazio batek ezberdintasun sozial handiak eragin dituela demostratua baitago.


Bestalde, inmigrazioarekiko ere, kontraesan handiak nabari ditut. Sarritan popularrek aipatu izan dute inmigranteek “segurtasun eza” ekartzen dutela, “delinkuentzia asko hazi” dela beraiekin, “multikulturaltasuna saihestu” egin behar dela edota inmigrazio “kontrolatua” eta “ordenatua” izan behar dela. Eta aldi berean, etorkinen bizi hobeago bat bermatu behar zaiela esaten dute. Inola ere ez direla xenofoboak esaten duten bitartean, integrazio kontratu bat nahi dute ezarri, atzerritarren delituen larritasuna igo nahi dute, langile etorkinen kualifikazio falta gaitzesten dute. Inmigrazioarekiko bi aurpegi hauek, esplikazio bat dutela uste dut. Batetik, PPk hautesleria eskuindarra bildu nahi baldin badu diskurtso xenofobo baten beharra dauka; baina bestetik, euren kultura katolikoa eta kontserbadorea dela eta, frogaturik dago Amerika Latinoko etorkinak orokorrean bozka eskuindarra azaleratzen dutela. Ikusi besterik ez dago etorkin ekuatoriar batzuk egindako eta PPren kanpainan gehien entzun den abestia (Mariano Rajoy, contigo estoy). PPri noski, asko interesatzen zaio etorkin hauen bozka bereganatzea.


Baina oro har, nire ustez, azpimarratzekoa da PP terrorismorik gabe ez dela ezer. PPk bere historian zehar indar handiena eman izan diona terrorismoa izan da, horren gainean finkatu da eta hor du bere sostengu politiko nagusia. PPk terrorismoaren mehatxu hori beharrezkoa du, terrorismoaren biktimak egoteak pilo bat interesatzen zaio boterean iraunarazteko. Terrorismoari gizarte arazoei baino garrantzi handiago bat ematen dio. Zapateroren Gobernuari PPk egindako kritikarik nagusiena ETArekin negoziatu izana da, bake prozesu bat irekitzeko bideari ahal zituen oztopo guztiak mahai gainean ipiniz. Europa osoan eman diren bake prozesuetan ez da halakorik ikusi, ezta oposizioan eskuineko alderdiak egonda.


Bukatzeko, orain hauteskundeen emaitzak atera direla, gauza batzuk aipatuko ditut. Batetik, emaitza, PSOEren garaipena izan zela, nahiz eta PPk lehen baino 8 diputatu gehiago lortu. Eta bestetik, Raxoy, Moncloara iristearren PPren gidaritzan garbiketa bat burutu du, hainbat liskar kaleratuz: Maria San Gil Euskadiko PPko presidentetza utzi du (nahiz eta Raxoy Bilbora etorri zeneko azkeneko ekitaldian harekin zegoela eta haren aldeko jarrera indartsua azaleratuz), Esperanza Agirre boteretik baztertua izan da, etab... Oraindik ez dago argi nolakoa izango den PPren etorkizuna, baina uste dut azkeneko tirabirak bere irudia asko mindu dutela, PSOE “arazo larririk” gabe gobernatzen jarraitzen duen bitartean, mundu osoan gogor jotzen ari den krisialdi ekonomiko baten aurrean. PP Moncloara iristeko, gauzak asko aldatu beharko dira. Momentuz, nahiko zaila ikusten dut.

Eztabaida taldeak: IMMIGRAZIOA

Hipotesiak: Immigrazioa gizartearen parte handi batek ez du begi honez ikusten kultura talka eta segurtasun eza eragiten dutelako. Hala ere, immigranteak gure gizarte sistemarentzat beharrezkoak dira, guk nahi ez ditugun lanak egiten baitituztelako, eta aldi berean gure nagusien pentsioak haiek ere ordaintzen ari baitira. Bestalde haiek ekarri dute gure demografiaren hazkundea, gure gizartearen jaiotze tasa beraien aportazioa kontutan izan gabe oso baxua baita.

Lorturiko Informazioa:

Akta: Gure eztabaida taldea immigrazioaren inguruan arituko da. Horretarako adostu dugu parte-hartzaileak aukeratzerakoan jarraituko dugun irizpidea, iritziaren araberako talde heterogeneo bat lortze izango dela.
Eztabaida taldea, Apirilaren 14an egin zen goizeko 9ak inguru hasita eta 10:30ak bitartean, EHUko Unibertsitatearen Leioako Kanpuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Eraikin Erreformatuaren A17b gelan.
Eztabaida talde horretan, 7 pertsonek hartu zuten parte, baita moderatzaile bat ere, “Rol playing” delako bat egiten. Orokorrean eztabaida taldean nahiko era ordenatu batean hitz egin zen, eta errespetua izan zen nagusi, nahiz eta kasu batzuetan moderatzaileak txandak errespetatzea eskatu behar izan zuen, baita errespetua ere.

Ondorioak: Orokorrean ez da lortu ideien inguruko batasunik, taldeak Rol oso bereiziak baitzituen eta haien artean bat egitea oso zaila baitzen. Hala ere, batzuen zein besteen iritziak entzunda, esan dezakegu ekonomia dela immigrazioak arautzen eta mugitzen duen baldintza nagusiena, immigranteek aberastasuna lortzeko edo behintzat haien egoera hobetzeko migrazioak egiten baitituzte, eta bestalde ordea, bertakoak, batez ere enpresariek haien egoera larriaz baliatzen dira besteak nahi ez dituzten lanak immigranteei emateko, soldata txikiak emanez trukean, beraiek aberasten diren bitartean.
Bestalde, azken momentuan etorkizunari begira immigrazioaren alorrean ikusten zuten aurreikuspenak azaltzean, eztabaidaren kideek erantzun ezberdin eta zabalak adierazi dituzte. Alde batetik, Gizarte “multigizartearra”, edo multietniko bat izango dela etorkizuneko gizartea aipatu da bai kirolari zein kooperantearen partetik. Horri jarraituz, Oier ikasleak, gaineratu du immigranteen gizarteratzea beharrezkoa dela, eta hori gizarte kohesioaren bidez bideratu behar dela, bai arlo sozial zein ekonomikoan. Bestalde, immigranteek proposatu dute egoera buelta bizi ahalko duela, Europa krisian murgilduz eta Europarrak egoera hobeago bat izateko nahian emigratu behar izatea. Enpresariak ordea, krisialdi ekonomikoari erreferitu da esanez, datorrenarekin immigranteen egoera larritu daitekeela, konstrukzioaren sektorea jada lan esku jaitsiera nagusia jasan izan duela eta, beste sektore batzuetara zabal daitekeela, immigranteen lanpostuak gutxiagotuz. Bukatzeko, Euskadi 2000ko agintariak azaldu du jada egoera katastrofikoa dela immigrante asko baitaude, beraz, pesimista ikusi du etorkizuna haren ikuspegiari jarraituz.

Eranskina:

  • Gidoia:

SARRERA Egunon guztioi eta eskerrik asko gure gonbidapenari erantzuteagatik. Gutunean esan genizuen bezala EHUko Zientzia Politikoko ikasleak gara eta immigrazioaren inguruko gogoeta bat prestatzen ari gara. Gaian sartu aurretik gustatuko litzaidake gauden kide guztien aurkezpena egitea.

Aurkezpen hau eta gero gure egitekoarekin hasi gaitez. Lehenbizi, gustatuko litzaidake azaldu dezazuten laburki, zer den immigrazioa zuentzat.

Beroketa txiki hau egin ostean sartu gaitezen jada prestaturiko gai nagusiekin:

  1. Pertsona guztiak berdinak al gara?

  2. Honekin lotuta, legeen eraldaketa eman behar dela uste duzue?

  3. Etorkinen etorrera baldintzatzen du lan merkatuaren dinamika?

  4. Immigrazioaz aritzean, nagusi den eztabaida gunea segurtasun eza da, beraz, arlo horri dagokionean, zuek nola ikusten duzue gai hau, etorkinek eragiten dute kriminalitatea eta segurtasun eza?

  5. Immigranteen agerpena bertoko kultura aberasten du edo arriskuan jartzen du?

  6. Orain arte hitz egin dugu immigrazioarekin lotzen diren arlo batzuetaz, baina ailegatu da momentua adierazteko zein paper duten zuen ustez immigranteek gizartean.

Bukatzeko gustatuko litzaidake Rappelen paperean sar zaitezten eta adieraztea etorkizunerako zer-nolako aurreikuspenak ikusten dituzuen immigrazioari dagokionean.

Honekin bukatu dugu, eskerrik asko berriro ere zuen asistentziagatik, oso lagungarria izan baita guretzat.


  • Parte hartzaileen perfila 1. Moderatzailea

2. Paper gabeko immigrantea Yusuf, Tangerretik etorria da autobus batean.

3. Paperdun immigrantea Ronaldo, Brasildarra da eta eztabaida taldea egin baino aste bat lehenago lortu izan ditu paperak.

4. Kaleko pertsona bat Oier Garmendia, EHUko Zientzia Politikoko Ikaslea.

5. Immigrante aberatsa (kirolaria) Ronaldinha Da Silva, Brasildarra da eta duela 4 urte ailegatu zen Bartzelona futbol taldeak fitxatuta.

6. Enpresari bat Koldo Bilbao, Unitec Enpresako Zuzendaritzako langilea, Langileen kontratazioan jarduten da.

7. Kooperante bat Mikel Dominguez, Nikaraguan azpiegiturak lortzen jarduten den kooperantea da.

8. Politikari xenofobo bat. Jon Olano, Euskadi 2000 Alderdiko liderra da.

Azkeneko (36.) eusko soziometroari buruzko komentaketa

Aztergai dugun azkeneko euskal soziometro honek, Euskal Autonomi Erkidegoaren egungo egoeraren balorazioari, jarrera politikoari eta hauteskundeei buruz 2008ko martxoan egindako galdeketa baten emaitza eskaintzen digu. Eta emaitzak, oro har, ez naute harritu batere.


Egungo egoerari dagokionez, ezer berririk ez. Agian, aipatzeagatik terrorismoa paper sekundario bat betetzera pasa da, gatazka armatuarekiko euskaldunon gehiengoaren nekeza azaleratuz. Izan ere, euskaldunoi gehien inporta zaigun arazoa etxebizitza arazoa izatea, bi ikuspegietatik aztertu dezaket. Batetik, pozte naiz zeren eta nahiz eta politikari nagusiak terrorismoaren beldurra txertatzen saiatu beste ageriko arazo sozialak estaltzeko (halere, inkestan PP bakarrik agertzen da), dirudi gaizki atera zaiela. Baina bestetik, euskaldunon ikuspegi “indibidualista” bezala ulertu daiteke; izan ere, etxebizitza azken finean, ondasun indibidual bat da, ondasun indibidual baten ezintasuna bezala ulertzen du jendeak, eta ez arazo sozialtzat.


Jarrera politikoa aztertzerakoan, betiko leloaren betiko leloa, hau da, politika herritarrarengandik urrun: ez da interesatzen, politikaz hitz egiteko maiztasun urria (familian, lagunekin, ikaskideekin...), arrazoi nagusia politikarien faltsukeria, etab. Atal honetan azpimarratzekoa ikusten dut, independentziarekiko ematen den jarrera, hau da, oro har, euskal gizartea nahiko zatiturik agertzen da, eta heren bat gainera, egoeraren arabera independentziarekin ados edo kontran egongo litzateke. Independentziarekiko jarreran kuriosoa iruditu zait, nola PNVko hauteslegoa aldeko jarrera duen eta aldi berean alderdiaren gidarien artean moderazio nagusi bat somatu: ildo erradikala (independentista) eta ildo moderatua (autonomista).


Hauteskundeei buruzko galdeketaren atalari dagokionez, oro har, inkestatuek nahiko garrantzia ematen diete hauteskundeei, eta gainera bozkatzean, gehiengoak proposamen edo programetan oinarritzen dira botoa erabakitzeko faktore nagusi bezala. Azpimarratzeko, Zapateroren gobernutza gestioari nolabaiteko “oniritzi” bat ematen zaiola, Raxoyren oposizio papera kalifikazio guztiz txar bat ematen zaion bitartean. Aipatzekoa, inkestatuen iritziz, Hauteskunde Orokorrak dutela garrantzirik nagusiena, Europako hauteskundeek txikiena dutelarik; Europar Batasuneko nortasun horren nolabaiteko ukapen bat adieraziz.


Konklusio bezala, esan beharra daukat, Euskal Herriko gatazkaren existentziak, hots, nazio eztabaida aldarrikapen bat egoteak, herritar politizatuago bat izatea eragin duela. Nire ustez, agian, historikoki izan dugun borroka armatua, hildakoak, presoak, torturatuak, atentatuak, errepresioa, kriminalizazioa, kale erasoak... nolabaiteko inplikazio politiko bat sustatu dute, nahiz eta azkenaldian euskaldun asko euren nekeza eta nazka azaleratu. Inkestak adierazten duten bezala, frogaturik dago estatu espainolako iritziarekin alderatuz, politikak garrantzi handiago duela, parte hartze politiko handiago bat ematen dela, etab.


Amaitzeko, hona hemen termometroaren eta hierarkizazioaren adibideak:


TERMOMETROA:


Jarrera politikoak ataleko Alderdi Politikoekiko begikortasuna azpiatalean (Guztizkoak eta bilakaera, 55. orria): “Orain zenbait politikoren balorazioa eginez, esadazu, mesedez, zenbat puntu emango zenioke politiko bakoitzari, 0tik 10erako eslakan?”


HIERARKIZAZIOA:

Hauteskundeen ataleko Gobernu berriaren lehentasunak azpiatalean (Kolektiboka, 77. orria): “Gai hauetatik zeintzuk izan behar dira Hauteskunde Orokorren ondorengo Espainiako Gobernu berriaren hiru ardurarik nagusienak?”