lunes, 2 de junio de 2008

Azkeneko (36.) eusko soziometroari buruzko komentaketa

Aztergai dugun azkeneko euskal soziometro honek, Euskal Autonomi Erkidegoaren egungo egoeraren balorazioari, jarrera politikoari eta hauteskundeei buruz 2008ko martxoan egindako galdeketa baten emaitza eskaintzen digu. Eta emaitzak, oro har, ez naute harritu batere.


Egungo egoerari dagokionez, ezer berririk ez. Agian, aipatzeagatik terrorismoa paper sekundario bat betetzera pasa da, gatazka armatuarekiko euskaldunon gehiengoaren nekeza azaleratuz. Izan ere, euskaldunoi gehien inporta zaigun arazoa etxebizitza arazoa izatea, bi ikuspegietatik aztertu dezaket. Batetik, pozte naiz zeren eta nahiz eta politikari nagusiak terrorismoaren beldurra txertatzen saiatu beste ageriko arazo sozialak estaltzeko (halere, inkestan PP bakarrik agertzen da), dirudi gaizki atera zaiela. Baina bestetik, euskaldunon ikuspegi “indibidualista” bezala ulertu daiteke; izan ere, etxebizitza azken finean, ondasun indibidual bat da, ondasun indibidual baten ezintasuna bezala ulertzen du jendeak, eta ez arazo sozialtzat.


Jarrera politikoa aztertzerakoan, betiko leloaren betiko leloa, hau da, politika herritarrarengandik urrun: ez da interesatzen, politikaz hitz egiteko maiztasun urria (familian, lagunekin, ikaskideekin...), arrazoi nagusia politikarien faltsukeria, etab. Atal honetan azpimarratzekoa ikusten dut, independentziarekiko ematen den jarrera, hau da, oro har, euskal gizartea nahiko zatiturik agertzen da, eta heren bat gainera, egoeraren arabera independentziarekin ados edo kontran egongo litzateke. Independentziarekiko jarreran kuriosoa iruditu zait, nola PNVko hauteslegoa aldeko jarrera duen eta aldi berean alderdiaren gidarien artean moderazio nagusi bat somatu: ildo erradikala (independentista) eta ildo moderatua (autonomista).


Hauteskundeei buruzko galdeketaren atalari dagokionez, oro har, inkestatuek nahiko garrantzia ematen diete hauteskundeei, eta gainera bozkatzean, gehiengoak proposamen edo programetan oinarritzen dira botoa erabakitzeko faktore nagusi bezala. Azpimarratzeko, Zapateroren gobernutza gestioari nolabaiteko “oniritzi” bat ematen zaiola, Raxoyren oposizio papera kalifikazio guztiz txar bat ematen zaion bitartean. Aipatzekoa, inkestatuen iritziz, Hauteskunde Orokorrak dutela garrantzirik nagusiena, Europako hauteskundeek txikiena dutelarik; Europar Batasuneko nortasun horren nolabaiteko ukapen bat adieraziz.


Konklusio bezala, esan beharra daukat, Euskal Herriko gatazkaren existentziak, hots, nazio eztabaida aldarrikapen bat egoteak, herritar politizatuago bat izatea eragin duela. Nire ustez, agian, historikoki izan dugun borroka armatua, hildakoak, presoak, torturatuak, atentatuak, errepresioa, kriminalizazioa, kale erasoak... nolabaiteko inplikazio politiko bat sustatu dute, nahiz eta azkenaldian euskaldun asko euren nekeza eta nazka azaleratu. Inkestak adierazten duten bezala, frogaturik dago estatu espainolako iritziarekin alderatuz, politikak garrantzi handiago duela, parte hartze politiko handiago bat ematen dela, etab.


Amaitzeko, hona hemen termometroaren eta hierarkizazioaren adibideak:


TERMOMETROA:


Jarrera politikoak ataleko Alderdi Politikoekiko begikortasuna azpiatalean (Guztizkoak eta bilakaera, 55. orria): “Orain zenbait politikoren balorazioa eginez, esadazu, mesedez, zenbat puntu emango zenioke politiko bakoitzari, 0tik 10erako eslakan?”


HIERARKIZAZIOA:

Hauteskundeen ataleko Gobernu berriaren lehentasunak azpiatalean (Kolektiboka, 77. orria): “Gai hauetatik zeintzuk izan behar dira Hauteskunde Orokorren ondorengo Espainiako Gobernu berriaren hiru ardurarik nagusienak?”



No hay comentarios: