Lorturiko Informazioa:
Akta: Gure eztabaida taldea immigrazioaren inguruan arituko da. Horretarako adostu dugu parte-hartzaileak aukeratzerakoan jarraituko dugun irizpidea, iritziaren araberako talde heterogeneo bat lortze izango dela.
Eztabaida taldea, Apirilaren 14an egin zen goizeko 9ak inguru hasita eta 10:30ak bitartean, EHUko Unibertsitatearen Leioako Kanpuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Eraikin Erreformatuaren A17b gelan.
Eztabaida talde horretan, 7 pertsonek hartu zuten parte, baita moderatzaile bat ere, “Rol playing” delako bat egiten. Orokorrean eztabaida taldean nahiko era ordenatu batean hitz egin zen, eta errespetua izan zen nagusi, nahiz eta kasu batzuetan moderatzaileak txandak errespetatzea eskatu behar izan zuen, baita errespetua ere.
Ondorioak: Orokorrean ez da lortu ideien inguruko batasunik, taldeak Rol oso bereiziak baitzituen eta haien artean bat egitea oso zaila baitzen. Hala ere, batzuen zein besteen iritziak entzunda, esan dezakegu ekonomia dela immigrazioak arautzen eta mugitzen duen baldintza nagusiena, immigranteek aberastasuna lortzeko edo behintzat haien egoera hobetzeko migrazioak egiten baitituzte, eta bestalde ordea, bertakoak, batez ere enpresariek haien egoera larriaz baliatzen dira besteak nahi ez dituzten lanak immigranteei emateko, soldata txikiak emanez trukean, beraiek aberasten diren bitartean.
Bestalde, azken momentuan etorkizunari begira immigrazioaren alorrean ikusten zuten aurreikuspenak azaltzean, eztabaidaren kideek erantzun ezberdin eta zabalak adierazi dituzte. Alde batetik, Gizarte “multigizartearra”, edo multietniko bat izango dela etorkizuneko gizartea aipatu da bai kirolari zein kooperantearen partetik. Horri jarraituz, Oier ikasleak, gaineratu du immigranteen gizarteratzea beharrezkoa dela, eta hori gizarte kohesioaren bidez bideratu behar dela, bai arlo sozial zein ekonomikoan. Bestalde, immigranteek proposatu dute egoera buelta bizi ahalko duela, Europa krisian murgilduz eta Europarrak egoera hobeago bat izateko nahian emigratu behar izatea. Enpresariak ordea, krisialdi ekonomikoari erreferitu da esanez, datorrenarekin immigranteen egoera larritu daitekeela, konstrukzioaren sektorea jada lan esku jaitsiera nagusia jasan izan duela eta, beste sektore batzuetara zabal daitekeela, immigranteen lanpostuak gutxiagotuz. Bukatzeko, Euskadi 2000ko agintariak azaldu du jada egoera katastrofikoa dela immigrante asko baitaude, beraz, pesimista ikusi du etorkizuna haren ikuspegiari jarraituz.
Eranskina:
Gidoia:
SARRERA Egunon guztioi eta eskerrik asko gure gonbidapenari erantzuteagatik. Gutunean esan genizuen bezala EHUko Zientzia Politikoko ikasleak gara eta immigrazioaren inguruko gogoeta bat prestatzen ari gara. Gaian sartu aurretik gustatuko litzaidake gauden kide guztien aurkezpena egitea.
Aurkezpen hau eta gero gure egitekoarekin hasi gaitez. Lehenbizi, gustatuko litzaidake azaldu dezazuten laburki, zer den immigrazioa zuentzat.
Beroketa txiki hau egin ostean sartu gaitezen jada prestaturiko gai nagusiekin:
Pertsona guztiak berdinak al gara?
Honekin lotuta, legeen eraldaketa eman behar dela uste duzue?
Etorkinen etorrera baldintzatzen du lan merkatuaren dinamika?
Immigrazioaz aritzean, nagusi den eztabaida gunea segurtasun eza da, beraz, arlo horri dagokionean, zuek nola ikusten duzue gai hau, etorkinek eragiten dute kriminalitatea eta segurtasun eza?
Immigranteen agerpena bertoko kultura aberasten du edo arriskuan jartzen du?
Orain arte hitz egin dugu immigrazioarekin lotzen diren arlo batzuetaz, baina ailegatu da momentua adierazteko zein paper duten zuen ustez immigranteek gizartean.
Bukatzeko gustatuko litzaidake Rappelen paperean sar zaitezten eta adieraztea etorkizunerako zer-nolako aurreikuspenak ikusten dituzuen immigrazioari dagokionean.
Honekin bukatu dugu, eskerrik asko berriro ere zuen asistentziagatik, oso lagungarria izan baita guretzat.
Parte hartzaileen perfila 1. Moderatzailea
2. Paper gabeko immigrantea Yusuf, Tangerretik etorria da autobus batean.
3. Paperdun immigrantea Ronaldo, Brasildarra da eta eztabaida taldea egin baino aste bat lehenago lortu izan ditu paperak.
4. Kaleko pertsona bat Oier Garmendia, EHUko Zientzia Politikoko Ikaslea.
5. Immigrante aberatsa (kirolaria) Ronaldinha Da Silva, Brasildarra da eta duela 4 urte ailegatu zen Bartzelona futbol taldeak fitxatuta.
6. Enpresari bat Koldo Bilbao, Unitec Enpresako Zuzendaritzako langilea, Langileen kontratazioan jarduten da.
7. Kooperante bat Mikel Dominguez, Nikaraguan azpiegiturak lortzen jarduten den kooperantea da.
8. Politikari xenofobo bat. Jon Olano, Euskadi 2000 Alderdiko liderra da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario