miércoles, 30 de abril de 2008

Olabeaga gaztetxea desalojatu eta txikitu egin dute!!!

Gaur egungo okupazio mugimendua inoiz baino kriminalizatuagoa eta mehatxatua aurkitzen da Bilbon. Alde Zaharreko 7katu Gaztetxea bigarren aldiz izan da desalojatua eta hirugarrenez okupatua izan da. Arangoitin ere, duela bi aste gaztetxea okupatu eta hurrengo egunean zipaioek hustu eta eraitsi zuten. Duela bi aste ere, Alde Zaharreko 5 pisuko Erriberako Etxe Okupatua desalojatu eta barneko paretak txikitu egin zituzten, bertan bizitzen ari ziren gazteak kale gorrian geratuz. Eta atzo goizean, bi mehatxu saihestu ondoren, Olabeaga auzoko Gaztetxea desalojatu eta txikitu egin zuten.

Hala eta guztiz ere, 7katu erresistentzian dirau, aurreko astean Santutxun Gaztetxea okupatu zuten (Sorgintxulo bota eta 3 urtetara), eta Errekaldeko Kukutza Gaztetxean maiatzaren 17an EUSKAL HERRIKO GAZTETXE EGUNA ospatuko da.

Etxebizitza eskubidea bermatu ezean, OKUPAZIOA DA BIDEA!!!

Egungo Bilboko Gaztetxe guztien lista:
-Deustuko Gazte Lokala (Deustu)
-7 Katu Gaztetxea (Alde zaharra)
-Santutxuko Gaztetxea (Santutxu)
-Sukabi Gazte Lokala (Otxarkoaga)
-Zorrotzako Gaztetxea (Zorrotza)
-Izarbeltz Ateneoa (Irala)
-Iralako Gazte Lokala (Irala)
-Kukutza Gaztetxea (Errekalde)
-Biilbiko Kultur Etxea (Bilbao la Vieja)

Olabeaga Gazte Asanbladaren oharra:

Goizeko 8 terditan desalojatzeko agindua zuten olabeagako gaztetxeko kideek eta ordu horretan bazeuden ia, aurreko bi aginduak jaso dituztenean bezala, gaztetxearen kanpoan zein barruan 20 gazte inguru desalojoa oztopatzeko prest. Ordu horretarako ere prentsa bertan zegoen. Inguruan unoiformatu eta uniformatu gabeko kolore ezberdinetako poliziaren presentzia somatzen zuten arren, lehenengo ordu eta erdi pasa da inolako desalojo keinurik gabe. Baina bertako gazteek uste zuten bezala, honetan 10:00ak pasata gaztetxea sustzitzera joan dira. Han agertu dira zipaioen 3 furgoneta, 3 kotxe eta 10 bat munizipaio. Beraikin batera, ogi puxka batengatik beraien duintasuna saldu duten langile tea suhiltzaileak. Hala ere, ordu eta erdi kostatu zaie gaztetxea guztiz uztea. Goizean goiz, desalojoari aurre egiteko teilatuan montatuta zegoen andamio baten gainean lau gazte jarri dira. Ekimen honek, eta gazteek barrutik jarritako oztopoak sartzea zaildu egin die. 11 terdiak aldera 4 zipaioa anadamiora igo dira eta gazteak jaitzi dituzte. gaztetxearen barruan identifikatu ostean kanpoan desalojoa salatzen zegoen jendearekin batzea utzi diete. Desalojoa iraundu duen ordu eta erdi horretan hau salatzeko 40 bat gazte kanpoan kontzentratu dira. Desalojoaren kontrako oihuak, okupazioaren aldekoak, eta erantzutearen beharra azpirratzen zituzten leloak bota dituzte beratn zeuden gazteek.

Desalojoa burutu dutenean honen derriboarekin hasi dira. Ezin dugu ahaztu Bilbon azken asteetan okupazio mugimenduaren aurkako ekintzak areagotu dituela udaletzeak. Erriberako etxe okupatuaren desalojoa, Zazpi Katuren desalojoaren saiakera, Arangoitiko desalojoa eta orain Olabeagako deslojoa. Gazte asanblada eta gaztetxe ezberdienki isladatu duten okupazioaren aldeko hautuaren kontrako erantzun errepresiboa besterik ez da. Azkunak, gazteriaren arazoak (etxebizitza, zein leku autogestionatuen beharra)konpondu beharrean, gazteriak sortutako proiektuak suntzitzen ditu. Gazteon ametsekin buklatu nahian dabil, baina ez omen daki desalojo baten ostean eta errepresioaren areagotzearen ostean ez garela kikilduko, altxatuko gara eta gure proiektuen defentsan zein beste berrien eraikuntzan tinko jarraituko dugu.

DESALOJORIK EZ ERANTZUNIK GABE!!!





http://mundurat.net/bom/

martes, 22 de abril de 2008

Apirilaren 12an, bizikleta martxa baten bidez AHTri ezetza eman genion Tolosaldeko Gaztetxe eta Gazte Asanbladek

Billabonatik hasita, Anoetatik pasata, Alegin meriendatuz eta Tolosara iritsiz Tolosaldeko Gaztetxe eta Gazte Asanbladek Abiadura Handiko Trenari ezetza eman genion. Tolosatik Bonberenea txarangak eta trikitilariek alaituriko kalejiran Ibarrako Gaztetxera abiatu ginen, bertan afaldu eta kontzertu eta giro ezinhobeaz gozatu genuen. Egun paregabea izan zen eta Tolosaldeko gazte eta ez hain gazteen parte-hartzea handia izan zen.


Ekitaldian, AHTren aurkako bertso ezberdinez gozatu genuen eta AHTren atzetik dauden enpresak eta alderdi politikoak kritikatu ziren, hala nola, EAJ, PSOE, PP, Altuna y Uria, Amenabar, Balzola, Adif, etab. Bertan, gazteok AHTren obrak gainean genituela aipatzeaz gain, obren inpaktu bisualaz eta trenaren ondorio sozial, ekonomiko eta politikoetaz ohartarazi genuen. Gainera, gazteon arazoak konponduko ez dizkigun eredu desarrollista neoliberal honen inposaketaren aurka adierazi ginen.

Etorkizunaren jabe garen heinean, guztion borroka eta laguntza beharrezkoa delako eta guztion kemen eta indarrez dudarik gabe gaindituko dugulako, AHT GELDITZERA GOAZ!!!!

AHTrik EZ eta KITTO!!!!!




Apirilaren 11n Noa israeldar sionistari boikota egin genion Tolosan

Aurreko apirilak 11n, ostirala, Noa abeslari israeldar sionistaren aurkako elkarretaratzearekin bat egin genuen Sanblaspiko Gazte Asanbladatik. Astean zehar, kontzertua sustaturiko eragile ezberdinei kontzertua atzera botatzeko eskatuz eskutitza bidali zitzaien, Noaren kartelak kendu ziren, Noaren aurkako eskuorri informatiboak banatu ziren, Tolosa Noari boikota zeritzan kartelak, Israeli Boikota eta Palestinako bandera azaltzen ziren pankartetaz josi zen... Gainera, ostiral eguerdian herriko gazteen elkarretaratzea izan genuen, ikastetxeetan paroak egin ziren, eta arratsaldean Sanblaspiko Gazte Lokalean Komite Internazionalisten eskutik Palestinako gatazkari buruzko hitzaldia izan zen.


Helburua, Palestinarekin elkartasuna helaraztea izan da, Noaren adierazpen sionista ezberdinak ezagutu ondoren. Besteak beste, sarraski ezberdinen eta harresiaren sustatzaile den Ariel Sharonen aldekoak, israeldar ejertzitoaren aldekoak, etab...

Kontzertua egin zen, baina Tolosan polemika handia sortarazi zen eta elkartasun bizia helarazi genuen palestinar herri zapalduari. Israelen Boikota, AVTk euskal musikarien kontra deituriko boikotarekin konparatzera iritsi zen batenbat. Guk, hala eta guztiz ere, Noaren sionismoaren aldeko jarrera azpimarratu genuen.

20:00etan, Israeli Boikota euskal ekimenarekin batera 80 lagun bildu ginen Leidor Aretoaren aurrean, "Noa kanpora!", "Estatu sionista, estatu terrorista", "Israeli boikota!" "Israel hiltzaile, Noa laguntzaile", "Sionismoa, terrorismoa", "Euskal Herria Palestinarekin!".

SIONISMORIK EZ!!!

OKUPAZIORIK EZ!!!

PALESTINA ASKATU!!!!!!!!!!!





domingo, 13 de abril de 2008

Noa hoa sarraski sionista defendatuz!?

Apirilak 11rako, gure udaletxe maitagarriak kultur eskaintza anitz bat erraztearren Noa abeslari israeldarra ekarriko du Tolosako Leidor Aretora. Israeldar abeslari hau ez da edonor, bere adierazpen ezberdinetatik jakin dugunagatik, palestinar herria zapaltzen duen sionismoaren ideologia (Israeldar estatu modernoa sortarazi duen judutar nazio askapenerako mugimendu erasokor expansionista) hartzen du bere gain.

Noa, gaztaroan Estatu Batuetatik Israelera iritsi bezain laister zerbitzu militarra betetzeko ejertzitora alistatu zen. Hori dela eta, galdetu egin zitzaion ea orain, Israel okupazio bortitz hau burutzen ari zela, Israeleko indar militarretara alistatzeko gai izango zen. Eta erantzuna hau izan zen: ?Nire erantzunkizuna da, zergak ordaindu eta legea betetzea bezala, nire herrialdeko errealitatea da eta bakarrik bakeak aldatuko du?. Noarentzat antza denez, bakezaletasuna zure gobernutik hiltzeko agindua jasotzen duzunean amaitzen da. Israeldar benetako bakezaleek, okupazioan parte hartzeari uko egiten diote kontzientzia eragozpena aldarrikatuz eta zigor bezala kartzelari aurre eginez. Baina ez, errazagoa da bakearen aldeko kantak abestea eta borondate oneko israeldar enbaxadore bakezale bezala bidaiatzea munduan zehar.

Duela bi urte Noari honako hau galdetu zitzaion: ?Nola konbentzitu genezake Israelgo iritzi publikoa giza eskubideak zanpatzen dituen gobernu bati (harresiaren eraikuntza, errugabeen hilketa kolektiboak?) babesik ez emateko?? Hurrengoa izan zen erantzuna: ?errazago izango litzateke gure bizilagun palestinarrak bost minutuz ume errugabeak hiltzeari eta gure mugak bonbardatzeari utziko baliote (gobernu terroristak hautatzeaz gain)? Noaren sionismoarekiko harremana Ariel Sharonen aldeko adierazpen batekin baieztatu zen, zein Lehen Ministraria zelarik Libanoko inbasioaren, Sabra eta Chatilako sarraskien, Cisjordaniako harresiaren eta 2. Intifadaren erantzule nabarmena dugu. Noaren adierazpena: ?Bide egokian zegoela uste dut. Gauza handiak egiteko ahalmena zuen eta penagarria suertatzen zait Israel are aurreratuagoa egiteko aukera izan aurretik gaixotu izana?.

EEBBetan haurtzaroa igaro ondoren Israel bere bizilekutzat hartu zuela jakinda, Yemendar jatorria duen abeslariari bere aberria zein zen galdetu zitzaionean, hau erantzun zuen: ?Israel gehiago da Ni, nire nortasuna osatzen duten edozein herrialde baino. Gazte, erradikal, anitz eta ederra den israeldar izpiritua da berari sakonen lotzen nauena?. NBEk 194. ebazpenaren bidez 4 milioi palestinar erbesteraturi onartu behar zaien itzulpen eskubidea ukatua aurkitzen denean, ezin daiteke esan horren anitza denik. Alabaina, berak eskubide hori izan zuen. Noak palestinar herriaren aurkako okupazioaren, beldurraren, atxiloketa ilegalen, garbiketa etnikoen, lege arrazisten, sakabanaketa harresiaren, goseteen eta hilketen urte guzti hauek lasaitasun osoz ikusten duela dirudi. Sionistek hala pentsatzen dute, baina Noak ez du bere burua sionistatzat jotzen: ikusle eta jarraitzaileei bakearen maitale bezala saltzen die bere burua. Halere ez ditu bere gobernuaren ekintza kriminalak salatzen. Libanoren aurkako azken eraso masiboa jazo zenean adibidez (Israelgo ejertzitoak 1.200 pertsona baino gehiago hil zituen aste gutxitan), ez zuen dudarik izan sarraskia justifikatzeko eta ejertzitoa babesteko (Noa ejertzitoko kide izan zen Israelera iritsi zenean): http://noasite.net/noamuseum/2006/0608lebanon.htm.

Noa estatu sionistaren harreman publikoen makinaria osatzen dutenetako bat da. Honen helburua, iritzi publikoari Israelgo estatua ?gazte, erradikal eta anitza? delakoaren mezua zabaltzea da. Gainera, Noak Israelen aldeko ordezkaritza papera jokatzen duela onartzen du; zalantza gabe artista bat da, baina bere musikaren edertasunak atzean daraman mezu propagandista ezkutatzen du. Palestinar herriaren gaineko zapalketa israeldarra eten nahi badugu, beharrezkoa da Noa eta bere aberkideak Palestinaren eskubideak bere osotasunean onartzea. Horretarako, Palestinako eta mundu osoko ehundaka talde biltzen dituen nazioarteko kanpainek Israelen BOIKOT ekonomiko, kultural eta akademikorako deia luzatzen dute. Apartheidaren aurkako borrokan Hegoafrikako herria lagundu zuen tresna bakezale bat da boikota.

Tolosako Sanblaspiko Gazte Asanbladatik, Israeli Boikota euskal ekimenarekin bat egiten dugu, eta S.G.A.k antolaturiko Apirila Gorriaren baitan, apirilak 11, ostirala, 18:00etan Palestinari buruzko hitzaldia egongo da Komite Internazionalisten eskutik Tolosako Otsabi Gazte Lokalean (igaralde kalea, 4), eta 20:00etako Noari boikota egiteko elkarretaratzeko deia luzatzen dugu Leidor Aretoan. Mezu hau eragile artistiko, administrazio publiko eta Noaren ikusleriari doa bideratuta: Gogoratu Israelek Nazioarteko Legedia, Giza Eskubideen Itunak eta palestinar herriaren eskubide legitimoak sistematikoki zapaltzen dituela. Ekitaldi mota hauetako bat kontratatu, sustatu edo hara jo egiten duen oro Israelen gerra krimenen laguntzailea da. Justizian oinarritutako bakea bultzatzen baduzu:

SIONISMORIK EZ! OKUPAZIOARI EZ!

PALESTINA ETA EKIALDE HURBILARENTZAKO BAKE JUSTU BATEN ALDE!

Sanblaspiko Gazte Asanblada
S.G.A.

jueves, 3 de abril de 2008

Tolosaldeko Gaztetxe eta Gazte Asanbladak AHTren aurkako Bizikleta Martxa antolatu du

Apirilaren 12an bizikleta martxa batekin eskualdeko gaztetxe eta gazte asanbladek AHTri ez! esango diogu. Eskualdea zeharkatuko duen martxa honen amaieran kontzertuak antolatu dira.

Bizikleta Martxaren ibilbidea honako hau izango da:

* Billabona, 15:30etan: irteera plazatik.
* Anoeta, 16:15etan: txalapartariekin ongietorria plazan.
* Alegi: 17:30etan meriendatxoa Gaztetxean
* Tolosa, 18:30etan: Ekitaldi Nagusia Plaza Berrian. Ondoren, Bonberenea txarangarekin kalejiran Ibarrara.
* Ibarra, 21:00etan: afaria eta kontzertuak Agressive Combat, Deficiencia Mental eta talde sorpresa batekin

Bonoak salgai ohiko tokietan.

jueves, 27 de marzo de 2008

Mumia Abu-Jamal ekintzailearen kontrako heriotza zigorra bertan behera utzi dute!!!

Nazioarteko arrazakeria eta xenofobiaren kontrako egunaren atarian, Estatu Batuetan Helegite Auzitegi batek Mumia Abu-Jamalen kontrako heriotz zigorra bertan behera utzi dute, nahiz eta auzitegiak esan duen hark parte hartu zuela 1981ean Daniel Faulkner poliziaren hilketan, Fidadelfian.

Jakina da, ezkerreko mugimenduak eta mugimendu alter-antiglobalistak egindako ekimen eta kanpaina ezberdinak bere askatasunaren alde eta heriotz zigorraren kontra EEBBtan eta munduan.

Gertakaria: 1981eko abenduaren 9an, Mumia Abu-Jamalen anaia bat atxilotu zuen Faulkner poliziak, autoa argirik gabe eta kontrako norabidean gidatzen ari zela egotzita. Polizia anaia jotzen ari zela ikusita, Mumiak hari aurre egitea erabaki zuen. Ondoren izandako borrokan, poliziak eta Mumia Abu-Jamalek tiroak jaso zituzten; orduantxe hil zen Faulkner. Hilketa leporatuta heriotza zigorra jarri zioten Abu-Jamali, 1982an. 90eko hamarkada bukaeran Arnold Beverlyk aitortu zuen berak hil zuela polizia, ez Mumia Abu-Jamalek, eta honen abokatuek kasua berriro aztertzeko eskatu zuten. Berriro egingo dute epaiketa.

Mumia, atxilotu aurretik kazetari lanetan jardun zuen, Fidadelfian. Besteak beste, hango Kazetari Beltzen Elkarteko presidente izan zen, eta Poliziaren indarkeriaren kontrako eta arrazismoaren aurkako artikuluak argitaratu zituen.

martes, 25 de marzo de 2008

Kosovo: betirako gatazka

Kosovoren independentzia, herrien autodeterminazio eskubidearen eztabaida berpiztu du Europan. Bertan izan dugu, euskal abertzale eragile ezberdinen diskurtso politikoak. Aurreko astean, istilu handiak bizi ziren Kosovoko serbiarren errebolta ezberdinetan. Izan ere, EEBBek gogotsu bultzatu duten independentzia prozesu hau (argazkia), interes ekonomiko eta geoestrategiko ezberdinen erantzuna izan baita, eta beraz, Balkanetako arazoa luzerako dirau. Hona hemen, Europar Integraziorako egin nuen gogoeta:

Kosovoko lurraldea, Balkanetan aurkitzen da, historian zehar kultur, etnia, ideologi eta nazio ezberdinen eszenatokia den lurraldea. Izan ere, bertan aurkitu ditzakegu musulmanak, katolikoak, kristau ortodoxoak, judutarrak, ateoak, komunistak, frantses, alemaniar edota ingeles hiztunak, etab, hau da, denetarik. Eraketa multietniko honek sarritan liskar handiak eragin ditu, eragiten ditu eta eragingo ditu. Kosovoren independentzia, eta oro har, azken hamarkadetako Balkanetako egoera, aipaturiko egoera gatazkatsuan kokatu behar dugu. Eta hau aztertzeko, historia konplexuari so egin beharko genioke.


Ez dugu ahaztu behar Lehen Mundu Gerrako casus bellia, hau da, Austria-Hungariako Inperioaren artxidukearen hilketa, Balkanetako nazionalismoekin zerikusia izan zuela. Bigarren Mundu Gerran, erregimen faxisten eta nazien kontra, serbiar zapalduak Josip Broz Tito gerrilariarenpean partisanoak izeneko erresistentzia mugimendu komunistan antolaturik garaipena lortu zuten. Honen ondoren, Tito bera buruzagi izanda, Balkanetako nazio ezberdinen arteko errepublika sozialista autogestionatu bateko erregimena eratu zen, Sobietarren eragin esparrutik at. Esperientzia hau, Yugoslaviako Errepublika Federal Sozialistaren izena hartu zuen eta nahiz eta estatu federatuen arteko botere oreka berdintsua mantendu, nazionalismoek errepresio gogorra pairatu behar izan zuten. Erregimen hau 1980ko hamarkada arte iraun zuen; izan ere, Titoren heriotzarekin, krisialdi ekonomikoarekin, bloke komunistaren erorketarekin eta Balkanetako nazionalismo ezberdinen hazkuntza erradikalaren eraginez jausi zen.


Yugoslavia ohiko botere oreka Serbiak bereganatu nahi zuenez, (Yugoslaviako Erreinuan gertatu zen bezala, historia errepikatu egin zen) mugimendu nazionalista independentista ororen aurkako nolabaiteko “gurutzada etniko” bat hasi zuen, 1991etik 2001era iraungo zuen gerra odoltsu bati hasiera emanez: Yugoslaviako Gerrak. Gatazka armatu zabal eta luze honetan, alde batetik Serbia eta Serbiaren aldekoak zeuden (Yugoslaviaren oinordetza jaso nahi zutenak) eta bestetik independentistak zirenak, hau da, kroaziarrak, bosniarrak eta albaniarrak (kosovarrak hemen kokatu beharko genituzke). Izan ere, Berlineko harresia erorita, Balkanak osatzen zituzten nazio ezberdinak Europako Ekialdeko nazio ezberdinekin bat eginez, beraien estatu-nazio izaera aldarrikatzeari ekin zioten independentzia prozesuak abiarazten. Horrela, 1990. hamarkada hasieran, esaterako Kroaziak, Esloveniak, Bosniak edota Mazedoniak beraien independentzia eskuratzea lortu zuten, kasu askotan odol asko isurita eta NATO, EEBB eta NBEn eskusartzearekin bake erlatibo batean murgildurik. Baina independentzia prozesu ezberdin horietan, etnia guztien nahiak asetzea ezinezkoa denez, liskarrak eta tentsioak aurkitu ditzakegu nonnahi.


Bertan aurkitzen gara egun. 2007an Montenegrok, autodeterminazio eskubidearen bidez Serbiatik independizatu zen, eta 2008ko martxoaren 17an Kosovok, Hauteskunde Orokorretan Hashim Thaci eta bere alderdia den LDKren (Kosovoko Alderdi Demokratikoa) garaipenarekin hasitako independentzi prozesuari amaiera emanez. Guzti honek, Serbian amorru bizia piztu du. Izan ere, Serbiaren naziotasunaren oinarri historikorik garrantzitsuena Kosovon bertan dago.


Aipatu beharra dago, Kosovoko egoera, Montenegrorekin ezin dela konparatu. Kosovo, gerra ostean Nazio Batuek burututako kudeaketa penagarri eta ustel baten pean aurkitzen zen. Kosovon bertan, nahiz eta albaniarrak gehiengoa izan, serbiarrak, mazedoniarrak edota hungariarrak topa ditzakegu. Independentziari ateak ireki zizkion Hauteskunde Orokorretan soilik %45eko partaidetza egon zen, hau da, demokratikoki garaipen hura ez zen izan oso legitimoa, hautesleen erdia baino gehiagok ez baitzuten bozkatu.


Liskar handiena, albaniar eta serbiarren artekoa da. Tentsio hau, iparraldean aurkitzen den Mitrovica hirian oso nabarmen isladatzen da. Bertan, 20.000 serbiar eta 80.000 albaniar Ibar ibaiarengatik banandurik aurkitzen dira. Kosovoren iparraldean 40.000 serbiar bizi dira eta beraien liderrak independentziarekin eta Serbiarekiko elkartzearekin mehatxatzen dute.


Gainera, tentsioak areagotzeko, Kosovon odol isurketa baten beldur handia dago. Izan ere, presentzia armatua ez da makala. Albaniar Ejertzito Nazioanala izeneko erakunde armatu bat existitzen da Kosovon bertan, 12.000 lagun armatuekin prest borrokarako. Serbiarekiko mugan kontrol armatuak ikusi izan dira. Baina mehatxu armatuak ez dira albaniarrak soilik; Lazar enperadore santuaren Goardia izeneko talde paramilitar serbiarra Kosovoko iparraldean agertu baita.


Bestalde, Kosovoren independentziak nazioartean liskar handiak eragin ditu ere. Europar Batasuna ez da oso argi posizionatu. Europa barnean iritzi ugari aurkitu daitezke, Espainia eta Greziaren aurkakotasuna eta beste estatuen (Alemania, Frantzia...) aldekotasunarengatik. Estatu Batuak Kosovoren independentziari oso argi eman dio bere bultzada, eta Errusia, berriz, Gerra Hotzako lehia gogoraraziz, Serbiaren alde jarri da independentzia gaitzetsiz. Eta Nazio Batuen Elkartea, betiko legez, ezer egin gabe.


Euskal Herrian, sektore moderatuetatik oso ondo hartu da Kosovoren independentzia. Sektore aurrerakoietatik, berriz, autodeterminazio prozesu oro oso ondo hartzen da, baino Kosovoren kasuan gogoeta baten beharra luzatzen da. Izan ere, Kosovo, EEBBn eta NATOren “kolonia” batean bihurtu da.


Batzuen ustez, baliteke, batetik, hurrengo egunetan, Kosovoko zonalde albaniarra Albaniara anexionatzea, eta bestetik, iparraldeko zonalde serbiarra Serbiara anexionatzea. Ez dakit. Dakidana, lurralde hau lehertzear dagoen polborategi bat dela da, eta iraganeko akatsetatik ikasi behar dugu Balkanetan bizi den odol isurketa ekiditzeko. Betiere herriari galdetuz eta herriaren nahia errespetatzea, besteen zapalketa suposatzen ez duen bitartean.