viernes, 29 de febrero de 2008

2008ko Hauteskunde Orokorrak

Hementxe ditugu Hauteskunde Orokorrak, martxoaren 9an. Lehia, Zapatero (PSOE) eta Raxoyren (PP) artean dago, Estatuko sistema bipartidista bat eratzeko joerarekin. Raxoyren hauteskunde kanpaina populista kaxkarrarekin (prezioen igoera, inmigrazioaren arriskua, terrorismoa...) seguraski Zapaterok irabaziko duela. Halere, bata ala bestea, hau beti bezala jarraituko du eta politikaren eta herritarren arteko urruntasunaren kontra ezer gutxi ez da egiten.

Espero den abstentzio pasiboari, ezker abertzalearen abstentzio aktiboaren deia gehitu zaio. PSOEk, berriz, betiko lez, PPren garaipen posible baten beldurra hedatuz bere gehiengo absolutua bermatzen saiatuko da "voto útil" delakoarekin. Euskal Herrian ere, EAJ PSOEren beldur da.

Inmigranteekin, bi aldeko terrorismoaren biktimekin (bai hildakoak eta baita torturatuak ere), pentsiodunekin, langileekin, ikasleekin... oro har herritarrekin jolasten ari dira. Egoera honetan, zer egin dezakegu? Norbanakoak bere herrian, auzoan, ikastetxean, gaztetxean antolatzea, borrokatzea eta mundu justuago bat eraikitzea, pasotismoa saihestuz eta gaindituz, elkartasuna, lankidetza eta kolektibotasuna landuz, indibidualtasuna, berekoikeria eta lehiakortasuna suntsituz. Hori baita, benetako demokrazi adierazpena.

1 comentario:

xalasa dijo...

Gure herriak askatasuna behar du. Hau ordea ez da etorriko Madriletik.
Hauteskunde hauek fartxa bat dira Euskal Herritarrentzat. Desobedientziaren garaia da!Borrokarako garaia da!
gure eskutan dago herri honen etorkizuna eta inongo estatuko gobernarik ez digu esango zer garen!!
Beraz, Gure aukera hauteskunde hauei boikota egitea da!!!
Hala ere gure herriko batzuen jokabidea salatzekoa da.Onura ekonomikoaren bila doazen hoiek salatu behar dira herria saltzen baitute!!
Betidanik salatu dugun fartsa egoera hau gainditu behar dugu herri honen etorkizuna gauzatzeko.
Eta ekonomikoki eta herri bezala zapaldu nahi gaituzten horiei esaten diet ez gaituztela zapalduko!!!
Beti aurrera!
Pakean utzi arte!!!