
Atzo, osteguna, gizarte mugimendu ezberdinen bake oihua eta Kolonbiako paramilitarismoaren eta Uriberen politikaren salaketa entzun zen Kolonbiako 20 hiri nagusietan eta munduko 100 baino hiri gehiagotan.
Bilbon, Kolonbiako Etorkinen eta Errefuxiatuen Plataformak antolatu zuen, hainbat eragile ezberdinen atxikimenduarekin: Komite Internazionalistak, Askapena, Kamaradak, Aralar, Ezker Batua, Batasuna, etab...
Izan ere, Gerra Hotzaren garaian Amerika Latinoko pobrezia zela eta eratu ziren mugimendu sozialistei erantzunez, Amerika Latinoko eskuinak (EEBB, CIA, lurjabe handiak eta enpresariotaz osaturik) mertzenarioz edo paramilitarrez osaturiko kontra mugimenduak eratu zituzten, Amerika Latino osotik odol putzuz beteriko sarraskiak ondorioztatuz Chiapasen, El Salvadorren, Nicaraguan, Chilen, Bolivian... eta nola ez, Kolonbian, egun paramilitarismoa eta eragindako gatazkak gehien isladatzen duen herrialdea.
Hementxe jartzen ditut paramilitarismoa esplikatzen dituzten bideo batzuk:
1. eta 2. zatia, Paramilitarismoaren historiaz:
http://www.youtube.com/watch?v=ZnuWCx5haMA
http://www.youtube.com/watch?v=TVVmJVWmFXQ&feature=related
Jaime Garzón umoristak egindako salaketak (bi urte ondoren paramilitarren eskutik hila):
http://www.youtube.com/watch?v=s5EXlNWO63I&feature=related
Jaime Garzoni omenaldi bat:
http://www.youtube.com/watch?v=xKGPeLn2EK4
http://www.youtube.com/watch?v=VO5-6QGnn9I&feature=related eta zati gehiago daude bertan...
Bake prozesuan zegoen mugimendu politiko baten suntsipenaren HISTORIA:
http://www.youtube.com/watch?v=pqHIlxEwYCc
No hay comentarios:
Publicar un comentario