viernes, 14 de marzo de 2008

2009ko Hauteskunde Orokorren emaitzen komentaketa

Hauteskunde "konplexu" hauek pasata, honako hauek dira hauteskundeen emaitzak, %99´99a ikuskatua eta 2004koekin alderatuz:

2008 2004

Eserlekuak
Bozkak
Bozen % Eserlekuak

Bozkak

PSOE 169 11.064.524 43,64 164 11.026.163 42,59
PP 153 10.169.973 40,11 148 9.763.144 37,71
CiU 11 774.317 3,05 10 835.471 3,23
EAJ-PNV 6 303.246 1,20 7 420.980 1,63
ERC 3 296.473 1,17 8 652.196 2,52
IU 2 963.040 3,80 5 1.284.081 4,96
BNG 2 209.042 0,82 2 208.688 0,81
CC-PNC 2 164.255 0,65 3 235.221 0,91
UPyD 1 303.535 1,20 - - -
Na-Bai 1 62.073 0,24 1 61.045 0,24

Ikusten denez, PSOEko Zapaterok legegintzaldia errepikatuko du, nahiz eta PPk ere bere gorakada nabarmendu. Argi eta garbi, Espainiako sistema politikoak bipartidismorantzko joera nabarmen bat ari da hartzen. Bipolarizazio hori, komunikabideek eraginda izan da: Telebistan eman diren Raxoy eta Zapateroren arteko debateak, berrietan bi hautagaiei eman zaien protagonismoa, etab. Guzti hori alderdi nazionalisten eta txikien kalte izan da, zeintzuk CiU eta UPD izan ezik, hautesleria galdu duten.

PSOEk bere garaipena gauzatu du, inkesta askok esaten zuten bezala. Ia ia gainera gehiengo oso batekin. Lortu dituen diputatu gehienak Euskal Autonomi Erkidegoan eta Katalunian izan dira. EAEn, seguraski ostiraleko ETAren atentatuak baldintzatu zuen, non hiru herrialdeetan (kapitalak eta hiri nagusiak barne, PPk irabazitako Getxo salbuespen) PSOEk irabazi duen.

PPk, nahiz eta gorakada handi bat izan, ez du boterea hartzerik lortu. Bere hauteskunde kanpain ankerraren bitartez, non ekonomiaren larrialdiaz (oilaskoaren prezio altua), inmigrazioaren mehatxuaz (polizia eta kontrol gehiago eskainiz) eta terrorismoaren beldurraz oinarritutako diskurtso katastrofiko kaxkarraz baliatuz, 5 diputatu gehiago lortu ditu. Eta antza denez (tamalez), Mariano Raxoyk, hautagaia izaten jarraitzeko asmoa du.

Izquierda Unidaren kasuan, alderdi bipolarismoa eta PPren garaipen hipotetiko baten beldurra izan da 3 eserleku galtzea eragin duena, baina IU gehien kaltetu duena zera izan da, Alderdi nagusiak eta nazionalisten presentzia bermatzen duen Hauteskunde Legea. Bertan, IUk besteek baino hautesle gehiago behar ditu eserlekuak lortzeko. Hautesle beherakada honek Koordinatzaile Orokorra den Gaspar Llamazaresen dimisioa eragin du, Julio Angitaren garaitik beherakada konstante bat jasan duelako IUk. Ezker Batuaren kasuan berdin gertatu da, hautesleria erdira jetsi da, baliteke PNVren atzetik egoteagatik edo alderdiaren burokratizazioarengatik (antza denez, EBk 800 liberatu ditu nahiz eta alderdi txikia izan). Eta baliteke, egun hauetan Ezker Batuko Javier Madrazoren aldaketa eragitea. Orduan baliteke alderdiaren erradikalizazio bat ematea Oscar Matuteren eskutik, baina nire ustez, gaur arrakasta izateko masa alderdi bat bilakatu behar da, zeozer gehiago lortzeko. Izan ere, alderdi honen etorkizuna guztiz zalantzan dago.

Bestalde, azpimarratzekoa da ERCk izan duen gainbehera, 8 eserlekutatik 3ra pasatuz. Izan ere, 2004ko Orokorretan ere, Estatutu Katalana zela eta bapatean 1etik 8 eserlekutara pasa zen. Beraz, ez da harritzekoa horrelako aldaketa bat. Baina bada harritzekoa, nola bere hautesleria PSOEra (edo CiUra) pasa den, nahiz eta AHTren obren arazoak edota apagoiak pairatu. Horren esplikazioa, PPren garaipen baten beldurran aurkitu dezakegu.

Eta Euskal Herrira itzuliz, aipatzekoa da alderdi abertzaleen beherakada. Bertan, PNVk eserleku bat galdu du (talde parlamentarioaren izaera baztertuz), EAk bere eserleku bakarra galdu du, Aralar hautesleriaren beherakada bat ikusi du eta Ezker Abertzaleak deituriko abstentzioaren jarraipena apenas %10ekoa izan da (bere hautesleri finkoaz baliatuz). ETAren atentatuaren presentzia nabarmena dugu. Izan ere, batzuen ustez, ETAren helburua beste alderdi abertzaleen beherakada izan da, prozesu demokratikorako marko bat PSOErekin soilik proposatzen bait duelako. Ez dakit, baina azken hamarkadan abertzaletasunaren jeitsiera bat ikusi dugu, eta nire ustez borroka armatu baten presentziak eragiten duen gorrotoagatik da.

Eta zer esanik ez du alderdi politiko nagusiek terrorismoarekin egiten duten erabilera. PPk terrorismorik gabe ez du diskurtsorik, ez du izateko arrazoirik. Ostiraleko atentatuan bertan, gogoan dut Isais Carrascoren alabak esan zuena: "Ez dut nahi inorrek politikoki erabil dezan nire aitaren hilketa. Bakarrik, elkartasuna adierazteko, guztiok bozkatzea nahi dut." Hori ez al zen hilketaren erabilera politiko bat? Izan ere, jende askorengatik abstentzio boto bat, ETAren tiro bat bezala izan zen kontsideratua.

Ez dakit zer etorkizun datorkigun... euskal gatazkak burugogorkeri hutsa besterik ez zait iruditzen, umeen eztabaida tuntun bat. Noski, gatazkaren bi aldeek Giza Eskubide Zibil eta Politikoak errespetatu ezean (bai bizitza eskubidea eta bai herrien autodeterminazio eskubidea) hemen ez da konponduko ezer ere ez. Lagun baten amak esan zuen bezala: "La calvicie no tiene remedio".

2 comentarios:

HIDALGO dijo...

Euskal gatazka ez da burugogorkeria huts bat, herri honen eskubide zapalketan oinarritutako gatazka sozio-politiko-kulturala baizik!

Ioseba dijo...

Ok, burugogorkeri huts batean bihurtu dena.