
"Negu beroa", horrela izena du, azken astean Israeldar estatu sionistak Gazaren iparraldearen kontra egindako sarraskiak. Nahiz eta helburua Hamaseko militante ezberdinak izan, ehundaka hildakoen artean emakume zein ume zibil asko zendu dira.
NBE, Europa... inorrek ez du ezertxo ere egin zigorgabetasun hau jarraitzeko. Eta azkena: Atzo, gorrotoz beteriko bi palestinar (antza denez Hamas fundamentalista islamiarreko kideak), eskola judutar batera sartu eta tiroka 8 hildako eta 20 zauritu utzi ditu. Pertsonalki, ulergarria.
Gainera, NBEk ezin du kondenatu azkeneko ekintza hau, Segurtasun Kontseiluko kide batzuk ez dutelako Israelen azkeneko ekintzen kontrako kondena ere egin nahi.
Palestinako gatazka... konponbiderik ikusi ezinean ala konponbiderako interesik ez?
2 comentarios:
Ez det uste benetako helburua hamaseko kideak hiltzea zenik... Autoritatea ezartzea eta palestindarrean artean beldurra ezartzea baizik. Israeldarren artean beldurra ezarria zuen aurretik, misil horiek direla eta eta ez dakit nondik ateratako afirmaziak, AEB eta Europan bezala pobreari beldurra eraginez, beraien kontra edozer egin dezaten...
Pobreen kontra indarkeria legitimatuta pobreak isilaraztea da helburu nagusia, pobreak direlako sistema honen kontra altxatzeko gogo sutsua duten bakarrak.
Eta Israelen zigorgabetasuna salatzeko, Komite Internazionalistak kontzentrazio bat antolatu du gaurko, ostirala, 19:30tan Arriagan.
Publicar un comentario