sábado, 24 de mayo de 2008

Al Nakban, Leioako ikasleok PALESTINAREKIN ELKARTASUNA








Aurreko maiatzaren 15a, Israeleko estatu sionista sortu zela 60. urteurrena izan zen. Arabiar munduan Al Nakba izenez bezala ezagutzen da, hondamendia alegia. Eta hori dela eta, Leioako UPVko kanpusean Check-Point israeldar bat antolatu genuen, 60 urtez dirauen okupazio sionista eta palestinarren exodoa salatzeko.

Era berean, Komite Internazionalistak talde internazionalistak, Al Nakba dela eta egunkari berezi bat atera du 60 urteko okupazio inperialista hau salatzeko: http://www.nodo50.org/csca/agenda08/palestina/pdf/ALNAKBAKI.pdf?option=com_content&task=view&id=440&Itemid=16

Komite Internazionalistak, Unibertsitate Kritikoaren aldeko asanblada eta Kamaradak-en oharra:

AL NAQBA-N, PALESTINAREKIN ELKARTASUNA ETA ISRAELI BOIKOTA!

1948ko maiatzaren 15ean Israelek bere estatu sionista aldarrikatu eta inposizioz aurrera eraman zuen bere borondatea. Momentu horretan Al Naqba edo hondamendia bezala ezaguna egin den epea zabaldu zen palestinarrentzat. Momentu horretatik aurrera, holokausto berri bat emango da palestinarren aurka. 60 urte hauetan, beraien lur eremua gero eta txikiagoa izan da, kolonia sionistak nonahi hedaturik, 5 milioi errefuxiatu Palestinatik kanpo, barne errefuxiatuak, 12.000 preso politiko, apartheid-aren harresia, kontrol puntuak (check-point) edozein tokitan, lurrak espropiaturik, ekonomia suntsiturik, oinarrizko eskubide zibilak, osasun eskubideak, mugimendu eskubideak, azken batean bizitza bera, Israel estatuak baldintzaturik.

Hori dela eta, gizarte zibilari hondamendi hau gogoratzera, exodoa eta suntsipena salatzera, eta bakea eta justizia aldarrikatzera dei egiten diogu. Hortara, duela urte batzuk Palestinako 170 eragilek nazioartean Israel boikoteatzeko deialdia zabaldu zuten, Israel deslegitimatzeko eta Palestinari elkartasuna adierazteko boikot ekonomiko, kultural eta akademikorako deia alegia.

Okupaziorik ez! Sionismorik ez! Palestinarentzako bake justu baten alde! Israeli boikota!

Komite Internazionalistak, Unibertsitate kritikoaren aldeko asanblada eta kamaradak

No hay comentarios: