Aurreko Gizarte Ikerkuntza Tekniken klase batean drogei buruzko eztabaida bat entzuteko aukera izan genuen klasean. Partehartzaileak, Iker Hidalgo moderatzailea zelarik, honako hauek izan ziren: Bilboko gotzainaren paperarekin Aitor Garagarza, drogadikto baten amaren paperarekin Xabier Albisu, marihuanaren aldekoaren paperarekin Iraitz Lazkano eta Drogen aldeko elkarte bateko kidearen paperarekin Asier Arandia. Aurreikusi daitekeenez, eztabaida drogen aurkakoen eta drogen aldekoen arteko elkarrizketetan oinarritu zen, bi polo horietan garatu zen alegia.
Bilboko gotzainaren ustetan, drogak poliziaren bidez legez kanpo utzi beharko lirateke, naturaren aurkakoak baitira. Harekin, drogadiktoaren ama agertu zen, drogak gizartea asko kaltetzen zuelakoan desagertarazi behar zirela adieraziz.
Berriz, drogen aldekoetan ezberdintasunak nabaritu ziren. Marihuanaren aldekoak ez zuen drogaren legalizazioaz ezer aipatu, drogaren normaltasunari buruz baizik. Ardurako kontsumoaren aldeko apostua egiten zuen, drogazaleen ikuspegia aldatzeko beharra azpimarratuz. Drogen aldeko elkartearen kideak, aurrekoak aipatutakoaz gain, drogen legalizazioaren beharra adierazi zuen. Izan ere, haren ustez, ilegaltasunaren bidez mafiak besterik ez baitira sortzen.
Nire ustez, drogen artean beharrezkoa dela ezberdintzea droga “gogorrak” eta droga “biguinak”. Droga gogorretan kokaina, anfetaminak, heroina... bezalako droga larriak kokatuko nituzke, hau da, larriki kaltetzen duten drogak. Eta bestetik, droga biguinetan, kannabisa, tabakoa, akohola... kokatuko nituzke, hau da, modu arduradun baten bidez hain larriki kaltetzen ez zaituzten drogak.
Drogak ezin dira ilegalizatu, existitzen dira eta gizartearen parte oso handi bat da kontsumiten dituenak. Gainera, ilegaltasun horretaz mafia eta gobernu pilo bat aberasten ari dira narkotrafikoaren bidez. Negozio biderik handiena dute drogaren ilegaltasunarekin. Ilegaltasun horrek, merkatu erabat askean murgiltzeko eskubidea ematen dio drogari, estatuaren kontroletik at.
Nik, kontsumo arduradun baten aldeko apostua egingo nuke... baina, beste aldetik, zaila egiten zait ardura hori ikustea gizarte honetan. Azkenaldiko desfasearen kultur honetan, arduragabekeri ugari besterik ez dezakegu ikusi...
No hay comentarios:
Publicar un comentario