viernes, 2 de mayo de 2008

NO G8 ACTION JAPAN

Aurtengo G-8ren kontrako mobilizazioen antolaketak martxan daude. Dakizuenez, G8a uztailaren 7tik 9ra arte Hokkaidon (Japonia) bilduko dira munduaren nondik norakoak aztertzeko eta guztion etorkizunaz erabakitzeko.
Besteak beste: 'Osasun globala: munduaren etorkizuna, energia nuklearra,
aldaketa klimatikoa eta Afrikaren garapena'.
Hau guztia salatzeko eta honen kontrako jarrera ozen adierazteko bilduko gara Antikapitalista fronte amankomuna osatzeko.

Horrela, uztailaren 5erako Bilbon manifestazio nazional bat antolatuko da, eta bestalde, Madrileko Acción Global antiglobalizazio taldeko hizlariak etorriko dira Euskal Herrira aurtengo G8ari buruzko hitzaldiak egitera:
*Maiatzak 22: Gipuzkoan
*Maiatzak 23: UPV Leioa
*Maiatzak 24: Bilboko Alde Zaharreko 7katu Gaztetxean
*Maiatzak 25: Iruñan

Borroka amankomunak erraztearren, webgube berria kaleratu da: http://www.g8akatu.org/


No hay comentarios: