jueves, 20 de marzo de 2008

Tibet askatu!!!

Tibetek 50 urte baino gehiagoko okupazio bat jasaten ari da. Orain, Pekineko Olinpiaden atarian, matxinada ezberdinak jazo dira; Txinak errepresio bortitzaz erantzuten ari dituen matxinadak (ehundaka hildako). Hona hemen, Txinako diktaduraren errepresioaren argazki batzuk: http://www.tchrd.org/press/2008/pr20080318c.html

Argazkiak ez ditut hemen jartzen; oso gogorrak baitira.

Herrien autodeterminazio eskubidearen alde, feudalismorik eta kontrol erlijiosorik gabeko Tibet baten alde, EEBBen eta CIAren inperialismorik gabeko Tibet baten alde, TIBET ASKATU!! FREE TIBET!!!

Gazte Topagunea ´08, LEZO


Jada bihar bertan dugu 2008ko Lezoko Gazte Topagunea! martxoak 21etik 24era iraungo duen festa, hitzaldi, mintegi, kontzertu, etab! Motxila preparaturik (kostata), Sanblaspiko Gazte Asanblada ordezkatuz AHTren kontrako eta okupazioaren aldeko banderak eskuan, hara goaz!!

Beldurra handia dut, aurreikusitako euri zaparrada eta hotz polar baten aurrean... bizirik aterako al gara? Lasaren kanpin denda aguantatuko al du? Espero det baietz!!!

viernes, 14 de marzo de 2008

BBVA HILTZAILE!!!


Gaur goizean, BBVAren Aurkako Plataformak (Ekologistak
Martxan, Kakitzat, Komite Internazionalistak, KEM-MOC,
Pakea eta Duintasuna, STEE-EILAS eta CGT) BBVA Akziodunen Batzarrean protesta bat burutu du, BBVAk zuzenean edo zeharka mantentzen duen industria belikoaren finantzazioa salatuz (akzioen %14a). Batetik, goizean goiz, Euskalduna Jauregiaren ondoko La Carola garabira igo eta "BBVA hiltzaile mata kills" jartzen zuen pankarta zabaldu da, bertan gazte batzuk identifikatuak izan direlarik. Gero, Euskalduna Jauregiko atearen aurrean, zeinen
akziodunak batzarrerako sartzen ari ziren,
Plataformako bost ekintzailek (bi emakume eta hiru
gizon), BBVA akziodunez mozorrotuta,
BBVAk munduan zehar sortzen dituen hilketak salatzeko
pintura gorria bota egin dute (odola izango balitz bezala) gainean.
Ekintzaileak Ertzaintzak identifikatuta izan dira.
Ekintzaren alboan, manifestazio bat antolatu da
plataformak antolatuta. Gainera, Batzarrean bertan, "BBVA sin armas" kanpainako kide ezberdinak akzionista minoritario bezala hitz egiteko aukera izan dute BBVAk industria militarrean egiten dituen inbertsioak salatuz; munduan zehar gerrak eta milaka hildako sustatzen dituzten inbertsioak.

Argazki gehiago:
http://www.box.net/shared/w3ab7mmg4w


Komunikabide ezberdinetako agerraldia:

El Mundo: Protestas a las puertas de la Junta

Dos pequeños grupos de manifestantes han recibido con protestas a aquellos que acudieron a la Junta General de Accionistas del BBVA celebrada en el Palacio Euskalduna de Bilbao.

Por un lado varios trabajadores que lamentaban la precariedad laboral y la destrucción de empleo. Por otro un grupo de pacifistas que, disfrazados de ejecutivos, han teñido sus trajes de pintura roja al grito de "¡Manchado de sangre, vuestro dinero". También hubo algunas pancartas y un charco de pintura que tuvo que ser limpiado una vez desalojado el lugar.

Bideoa: http://www.elmundo.es/mundodinero/2008/03/14/economia/1205497184.html?a=7eff49b115d04acf988485e78b598acd&t=1205511675

Europa Press: A la junta de accionistas acudieron representantes sindicales de CC.OO, UGT y CGT para expresar su rechazo al plan de externalización de servicios y su preocupación por una eventual eliminación de empleos, así como miembros de ONGs para reclamar que el banco se comprometa a no financiar a empresas que fabriquen armas.

Sobre la financiación armamentística, el presidente del BBVA respondió a los miembros de ’Justícia i Pau’ [1]. que el banco "ha denegado muchísimas operaciones de financiación" y que es uno de los más avanzados del mundo en esta materia, de acuerdo con los códigos de la ONU.

adn: La junta del BBVA ha estado marcada por las protestas de los sindicatos del banco, que se han concentrado ante el Palacio Euskalduna para denunciar la «precarización» que, aseguran, se impone en las relaciones laborales y en el empleo.

EFE: El presidente del BBVA respondió también a las preguntas sobre la financiación a empresas dedicadas a la fabricación de armas, alegando que el BBVA ha negado muchas financiaciones en los últimos años, ya que "estamos en vanguardia" en cuanto a Responsabilidad Social Corporativa y Acción Social, área en la que se invertirá este año 69 millones de euros.






2009ko Hauteskunde Orokorren emaitzen komentaketa

Hauteskunde "konplexu" hauek pasata, honako hauek dira hauteskundeen emaitzak, %99´99a ikuskatua eta 2004koekin alderatuz:

2008 2004

Eserlekuak
Bozkak
Bozen % Eserlekuak

Bozkak

PSOE 169 11.064.524 43,64 164 11.026.163 42,59
PP 153 10.169.973 40,11 148 9.763.144 37,71
CiU 11 774.317 3,05 10 835.471 3,23
EAJ-PNV 6 303.246 1,20 7 420.980 1,63
ERC 3 296.473 1,17 8 652.196 2,52
IU 2 963.040 3,80 5 1.284.081 4,96
BNG 2 209.042 0,82 2 208.688 0,81
CC-PNC 2 164.255 0,65 3 235.221 0,91
UPyD 1 303.535 1,20 - - -
Na-Bai 1 62.073 0,24 1 61.045 0,24

Ikusten denez, PSOEko Zapaterok legegintzaldia errepikatuko du, nahiz eta PPk ere bere gorakada nabarmendu. Argi eta garbi, Espainiako sistema politikoak bipartidismorantzko joera nabarmen bat ari da hartzen. Bipolarizazio hori, komunikabideek eraginda izan da: Telebistan eman diren Raxoy eta Zapateroren arteko debateak, berrietan bi hautagaiei eman zaien protagonismoa, etab. Guzti hori alderdi nazionalisten eta txikien kalte izan da, zeintzuk CiU eta UPD izan ezik, hautesleria galdu duten.

PSOEk bere garaipena gauzatu du, inkesta askok esaten zuten bezala. Ia ia gainera gehiengo oso batekin. Lortu dituen diputatu gehienak Euskal Autonomi Erkidegoan eta Katalunian izan dira. EAEn, seguraski ostiraleko ETAren atentatuak baldintzatu zuen, non hiru herrialdeetan (kapitalak eta hiri nagusiak barne, PPk irabazitako Getxo salbuespen) PSOEk irabazi duen.

PPk, nahiz eta gorakada handi bat izan, ez du boterea hartzerik lortu. Bere hauteskunde kanpain ankerraren bitartez, non ekonomiaren larrialdiaz (oilaskoaren prezio altua), inmigrazioaren mehatxuaz (polizia eta kontrol gehiago eskainiz) eta terrorismoaren beldurraz oinarritutako diskurtso katastrofiko kaxkarraz baliatuz, 5 diputatu gehiago lortu ditu. Eta antza denez (tamalez), Mariano Raxoyk, hautagaia izaten jarraitzeko asmoa du.

Izquierda Unidaren kasuan, alderdi bipolarismoa eta PPren garaipen hipotetiko baten beldurra izan da 3 eserleku galtzea eragin duena, baina IU gehien kaltetu duena zera izan da, Alderdi nagusiak eta nazionalisten presentzia bermatzen duen Hauteskunde Legea. Bertan, IUk besteek baino hautesle gehiago behar ditu eserlekuak lortzeko. Hautesle beherakada honek Koordinatzaile Orokorra den Gaspar Llamazaresen dimisioa eragin du, Julio Angitaren garaitik beherakada konstante bat jasan duelako IUk. Ezker Batuaren kasuan berdin gertatu da, hautesleria erdira jetsi da, baliteke PNVren atzetik egoteagatik edo alderdiaren burokratizazioarengatik (antza denez, EBk 800 liberatu ditu nahiz eta alderdi txikia izan). Eta baliteke, egun hauetan Ezker Batuko Javier Madrazoren aldaketa eragitea. Orduan baliteke alderdiaren erradikalizazio bat ematea Oscar Matuteren eskutik, baina nire ustez, gaur arrakasta izateko masa alderdi bat bilakatu behar da, zeozer gehiago lortzeko. Izan ere, alderdi honen etorkizuna guztiz zalantzan dago.

Bestalde, azpimarratzekoa da ERCk izan duen gainbehera, 8 eserlekutatik 3ra pasatuz. Izan ere, 2004ko Orokorretan ere, Estatutu Katalana zela eta bapatean 1etik 8 eserlekutara pasa zen. Beraz, ez da harritzekoa horrelako aldaketa bat. Baina bada harritzekoa, nola bere hautesleria PSOEra (edo CiUra) pasa den, nahiz eta AHTren obren arazoak edota apagoiak pairatu. Horren esplikazioa, PPren garaipen baten beldurran aurkitu dezakegu.

Eta Euskal Herrira itzuliz, aipatzekoa da alderdi abertzaleen beherakada. Bertan, PNVk eserleku bat galdu du (talde parlamentarioaren izaera baztertuz), EAk bere eserleku bakarra galdu du, Aralar hautesleriaren beherakada bat ikusi du eta Ezker Abertzaleak deituriko abstentzioaren jarraipena apenas %10ekoa izan da (bere hautesleri finkoaz baliatuz). ETAren atentatuaren presentzia nabarmena dugu. Izan ere, batzuen ustez, ETAren helburua beste alderdi abertzaleen beherakada izan da, prozesu demokratikorako marko bat PSOErekin soilik proposatzen bait duelako. Ez dakit, baina azken hamarkadan abertzaletasunaren jeitsiera bat ikusi dugu, eta nire ustez borroka armatu baten presentziak eragiten duen gorrotoagatik da.

Eta zer esanik ez du alderdi politiko nagusiek terrorismoarekin egiten duten erabilera. PPk terrorismorik gabe ez du diskurtsorik, ez du izateko arrazoirik. Ostiraleko atentatuan bertan, gogoan dut Isais Carrascoren alabak esan zuena: "Ez dut nahi inorrek politikoki erabil dezan nire aitaren hilketa. Bakarrik, elkartasuna adierazteko, guztiok bozkatzea nahi dut." Hori ez al zen hilketaren erabilera politiko bat? Izan ere, jende askorengatik abstentzio boto bat, ETAren tiro bat bezala izan zen kontsideratua.

Ez dakit zer etorkizun datorkigun... euskal gatazkak burugogorkeri hutsa besterik ez zait iruditzen, umeen eztabaida tuntun bat. Noski, gatazkaren bi aldeek Giza Eskubide Zibil eta Politikoak errespetatu ezean (bai bizitza eskubidea eta bai herrien autodeterminazio eskubidea) hemen ez da konponduko ezer ere ez. Lagun baten amak esan zuen bezala: "La calvicie no tiene remedio".

domingo, 9 de marzo de 2008

ETA también vota

Hara, Rebelion-en Santiago Alba Ricok eta Carlos Fernández Liriak idatzitako iruzkina, oso ona eta guztiz ados nagoena:



ETA también vota


Hace unas horas ha muerto asesinado Isaías Carrasco, un exconcejal del PSOE, en el portal de su casa en Mondragón (Guipúzcoa). A la espera de una reivindicación, todo parece indicar que ETA se ha comportado como todos, por distintos motivos, preveíamos y ha acudido a votar, pistola en mano, dos días antes de las elecciones del próximo domingo. Llama a la abstención, pero no ha podido abstenerse; llama a la abstención, pero ha querido participar disparando a un trabajador de 43 años que no ocupaba ningún cargo público, que no tenía escolta y que estaba en compañía de su hija. Se ha sumado de la peor manera a los que pasado mañana votarán para que sigan acumulándose los muertos, los torturados, los encarcelados, los atropellos al Derecho, los golpes a la democracia. ¿A favor de quién ha votado ETA? No lo sabemos y no queremos saberlo, pues cualquier cálculo en estos momentos sólo beneficia a los que, de un lado y de otro, se han puesto ya a hacer sus cálculos. Hay votos en blanco y hay votos en negro. Hay votos nulos y votos que anulan. Sabemos, en cualquier caso, contra quién ha votado. Ha votado contra un hombre que no iba a votar al PP. Ha votado contra los que, contra el PP, defendían a duras penas la negociación. Ha votado también contra algunos de los que defendemos el derecho a la autodeterminación. Ha votado contra las víctimas de la doctrina Garzón y contra muchos de los que nos opusimos al sumario 18/98. Y ha votado, antes de todo eso, contra el mínimo de decencia que se debe imponer a sí mismo un grupo que sigue pretendiendo ser, contra todas las evidencias, revolucionario y emancipador.

No sabemos hacia dónde se dejarán llevar el día 9 los ciudadanos vascos y españoles, pero no vamos a dejar que nuestro voto nos lo imponga ETA. Decidimos abstenernos antes de que ETA pidiera la abstención y no vamos a dejar de hacerlo ahora que ETA ha decidido votar a su manera. El domingo nos abstendremos dos veces: una contra los que querrán aprovechar este asesinato para seguir yugulando el derecho y la democracia y otra contra ETA, que es la que ha asesinado.

Santiago Alba Rico y Carlos Fernández Liria
Rebelión

viernes, 7 de marzo de 2008

"Negu beroa"


"Negu beroa", horrela izena du, azken astean Israeldar estatu sionistak Gazaren iparraldearen kontra egindako sarraskiak. Nahiz eta helburua Hamaseko militante ezberdinak izan, ehundaka hildakoen artean emakume zein ume zibil asko zendu dira.


NBE, Europa... inorrek ez du ezertxo ere egin zigorgabetasun hau jarraitzeko. Eta azkena: Atzo, gorrotoz beteriko bi palestinar (antza denez Hamas fundamentalista islamiarreko kideak), eskola judutar batera sartu eta tiroka 8 hildako eta 20 zauritu utzi ditu. Pertsonalki, ulergarria.

Gainera, NBEk ezin du kondenatu azkeneko ekintza hau, Segurtasun Kontseiluko kide batzuk ez dutelako Israelen azkeneko ekintzen kontrako kondena ere egin nahi.

Palestinako gatazka... konponbiderik ikusi ezinean ala konponbiderako interesik ez?

Kolonbiako paramilitarismoa eta Uriberen gerrismoa salatzeko mobilizazioak mundu osoan zehar


Atzo, osteguna, gizarte mugimendu ezberdinen bake oihua eta Kolonbiako paramilitarismoaren eta Uriberen politikaren salaketa entzun zen Kolonbiako 20 hiri nagusietan eta munduko 100 baino hiri gehiagotan.

Bilbon, Kolonbiako Etorkinen eta Errefuxiatuen Plataformak antolatu zuen, hainbat eragile ezberdinen atxikimenduarekin: Komite Internazionalistak, Askapena, Kamaradak, Aralar, Ezker Batua, Batasuna, etab...

Izan ere, Gerra Hotzaren garaian Amerika Latinoko pobrezia zela eta eratu ziren mugimendu sozialistei erantzunez, Amerika Latinoko eskuinak (EEBB, CIA, lurjabe handiak eta enpresariotaz osaturik) mertzenarioz edo paramilitarrez osaturiko kontra mugimenduak eratu zituzten, Amerika Latino osotik odol putzuz beteriko sarraskiak ondorioztatuz Chiapasen, El Salvadorren, Nicaraguan, Chilen, Bolivian... eta nola ez, Kolonbian, egun paramilitarismoa eta eragindako gatazkak gehien isladatzen duen herrialdea.

Hementxe jartzen ditut paramilitarismoa esplikatzen dituzten bideo batzuk:

1. eta 2. zatia, Paramilitarismoaren historiaz:
http://www.youtube.com/watch?v=ZnuWCx5haMA
http://www.youtube.com/watch?v=TVVmJVWmFXQ&feature=related

Jaime Garzón umoristak egindako salaketak (bi urte ondoren paramilitarren eskutik hila):

http://www.youtube.com/watch?v=s5EXlNWO63I&feature=related

Jaime Garzoni omenaldi bat:
http://www.youtube.com/watch?v=xKGPeLn2EK4
http://www.youtube.com/watch?v=VO5-6QGnn9I&feature=related eta zati gehiago daude bertan...

Bake prozesuan zegoen mugimendu politiko baten suntsipenaren HISTORIA:

http://www.youtube.com/watch?v=pqHIlxEwYCc