Nazioarteko arrazakeria eta xenofobiaren kontrako egunaren atarian, Estatu Batuetan Helegite Auzitegi batek Mumia Abu-Jamalen kontrako heriotz zigorra bertan behera utzi dute, nahiz eta auzitegiak esan duen hark parte hartu zuela 1981ean Daniel Faulkner poliziaren hilketan, Fidadelfian.Jakina da, ezkerreko mugimenduak eta mugimendu alter-antiglobalistak egindako ekimen eta kanpaina ezberdinak bere askatasunaren alde eta heriotz zigorraren kontra EEBBtan eta munduan.
Gertakaria: 1981eko abenduaren 9an, Mumia Abu-Jamalen anaia bat atxilotu zuen Faulkner poliziak, autoa argirik gabe eta kontrako norabidean gidatzen ari zela egotzita. Polizia anaia jotzen ari zela ikusita, Mumiak hari aurre egitea erabaki zuen. Ondoren izandako borrokan, poliziak eta Mumia Abu-Jamalek tiroak jaso zituzten; orduantxe hil zen Faulkner. Hilketa leporatuta heriotza zigorra jarri zioten Abu-Jamali, 1982an. 90eko hamarkada bukaeran Arnold Beverlyk aitortu zuen berak hil zuela polizia, ez Mumia Abu-Jamalek, eta honen abokatuek kasua berriro aztertzeko eskatu zuten. Berriro egingo dute epaiketa.
Mumia, atxilotu aurretik kazetari lanetan jardun zuen, Fidadelfian. Besteak beste, hango Kazetari Beltzen Elkarteko presidente izan zen, eta Poliziaren indarkeriaren kontrako eta arrazismoaren aurkako artikuluak argitaratu zituen.
1 comentario:
Heriotza Zigorra bertan behera, baina preso jarraitzen du!
MUMIA ASKATU!!!!
Publicar un comentario