miércoles, 2 de julio de 2008
lunes, 23 de junio de 2008
inperio zahar-berria dugu desegingo!
ZALDITERIA DABIL
GURE KONTRA GORA
PAKE PIPA ERRETZEKO
HAU EZ DA DENBORA
JERONIMO GUREKIN
ZUITIK EGONGO DA
GERRARAKO HAIZATUZ
LURPEKO AIZKORA
KORTATU
KOLPEZ KOLPE
GLADIADORE BERRIAK
BETIKO MODUAN
ZIRKO BERBERA DABIL
GURE INGURUAN
BANKUETXE, GOBERNU
TA PARLAMENTUAN
ORDUKO JULIO CESASR
HARA NON DAGUAN
KORTATU
KOLPEZ KOLPE
ABORDAJE BERRI BAT
GAUR DUGU EGINGO
GURE DRAKKAR
ZAHARREAN
GARA HIRU BIKINGO
ADARREZ HIL DITUGU
MILA SANTU-JAINKO
INPERIO ZAHAR-BERRIA
DUGU DESEGINGO
KORTATU
KOLPEZ KOLPE
AIZKOLARI HANDIA
TXIKITO AIAKO
HARENTZAT KIROL ZENA
GAUR BORROKARAKO
KITARRARIAK ZORROTZ
GOIKOEN KONTRAKO
BASOAN MILA ENBOR
UTZIZ BURUBAKO
ZALDITERIA DABIL
GURE KONTRA GORA
ZIRKO BERBERA DABIL
GURE INGURUAN
KITARRARIAK ZORROTZ
GOIKOEN KONTRAKO
INPERIO ZAHAR-BERRIA
DUGU DESEGINGO.
martes, 3 de junio de 2008
Errausketaren kontrako manifestazioa egingo dute Donostian
Errausketarik ez! Alternatibak martxan jarri!!lelopean manifestazioa deitu du Errausketen Kontrako Herri Plataformen Koordinadorak. Ekainaren 14an egingo dute, 18:00etan Donostiako Bulebarretik.

Errausketaren Kontrako Herri Plataformen Koordinadora:
Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoan errauskailua inposatzearekintematuta dago: mugarik gabeko kontsumismoa eta herritarren kontzientziaeza bultzatzen dute, horrek dakarren ondorio sanitario, sozial,ekologiko eta ekonomikoak kontuan hartu gabe. Herritarrok, ordea, behineta berriz adierazi dugu Gipuzkoan zabor kudeaketaren inguruanbadaudela alternatibak (atez ateko bilketa, konpostatzea...).Erraustegiari inoiz baino ozenago ezetz esateko ordua da: ekainaren14an, 18:00etan Bulebarrean.ERRAUSKETARIK EZ!
ALTERNATIBAK MARTXAN JARRI!!
lunes, 2 de junio de 2008
PPren kanpaina politikoaren nire iritzi kritikoa
2008ko Hauteskunde Orokorretarako Alderdi Popularraren kanpaina politikoari aurpegi ugari ikusi dizkiot. Oro har, PSOE eta PPren arteko lehia hau, nahiko desideologizatua egon dela uste dut. Bata ezkerrekoa eta bestea eskuindarra izanik, biek egindako promesa politiko ezberdinak tinte liberala eta soziala izan dute. Biek aipatzen zuten zergen jeitsiera, diru laguntzen hazkuntza... nahiz eta PPri kutsu liberalago bat nabaritu, eta PSOEri berriz, sozialagoa. Ezberdintasun nagusiena, nazionalitate ezberdinen aurrean duten aurreiritzia izango litzateke.
PPren kanpaina politikoa aztertu ondoren, aipatu beharra daukat, alderdi oso populista bat iruditu zaidala. Popularren diskurtsoetan “pertsonei larritzen gaituzten arazo errealak”, “oilaskoa, ogia garestia dagoela”, “hiritarren aberastasuna”... bezalako esaldiak behin eta berriz izan dira errepikatuak. Herritarren beharrei garrantzi handia ematen zaie, eta herritarren aldeko jarrera jasotzeko diskurtsu guztiz katastrofista bat luzatzen dute PSOEren Gobernuaren kudeaketaren aurka: “Zapaterok Espainia zatituko du”, “Espaina hausten ari da”, “Espainiar ekonomia hondamendian dago”...
Popularren diskurtso nagusia hiru irizpide hauetan zentratu da: terrorismoa, inmigrazioa eta ekonomia. Gai sozialak edota bestelako proposamenak, bigarren paper batean utzi dira, edota ez dira ezta aipatu ere egin. Terrorismoarekin, ETArekin amaitzeko beharra, terroristekin negoziazio ororen ukapena bezalako proposamen eztabaidaezinak luzatzen dituzte. Inmigrazioarekin, inmigrazio kontrolatu baten beharra, segurtasun eza dagoela, delinkuentzia orokortua hedatu dela aipatzen dute, eta etorkinei muga gehiago ipintzea proposatzen dute. Eta ekonomiari dagokionez krisialdian dagoela, prezioak oso altuak direla, hipotekak... eta horren aurrean zergen jeitsiera eta ekonomiaren liberalizazio handiago bat proposatzen dute.
Aipatzekoa ere, beraien diskurtsoaren kontraesana. Adibidez, zergak jeitsiko dituztela eta liberalizazio baten beharra eskatzen duten bitartean, birbanaketa sozial baten aldeko apostua egingo dutela ere adierazten dute, oso ulertezina den gauza bat, ekonomiaren liberalizazio batek ezberdintasun sozial handiak eragin dituela demostratua baitago.
Bestalde, inmigrazioarekiko ere, kontraesan handiak nabari ditut. Sarritan popularrek aipatu izan dute inmigranteek “segurtasun eza” ekartzen dutela, “delinkuentzia asko hazi” dela beraiekin, “multikulturaltasuna saihestu” egin behar dela edota inmigrazio “kontrolatua” eta “ordenatua” izan behar dela. Eta aldi berean, etorkinen bizi hobeago bat bermatu behar zaiela esaten dute. Inola ere ez direla xenofoboak esaten duten bitartean, integrazio kontratu bat nahi dute ezarri, atzerritarren delituen larritasuna igo nahi dute, langile etorkinen kualifikazio falta gaitzesten dute. Inmigrazioarekiko bi aurpegi hauek, esplikazio bat dutela uste dut. Batetik, PPk hautesleria eskuindarra bildu nahi baldin badu diskurtso xenofobo baten beharra dauka; baina bestetik, euren kultura katolikoa eta kontserbadorea dela eta, frogaturik dago Amerika Latinoko etorkinak orokorrean bozka eskuindarra azaleratzen dutela. Ikusi besterik ez dago etorkin ekuatoriar batzuk egindako eta PPren kanpainan gehien entzun den abestia (Mariano Rajoy, contigo estoy). PPri noski, asko interesatzen zaio etorkin hauen bozka bereganatzea.
Baina oro har, nire ustez, azpimarratzekoa da PP terrorismorik gabe ez dela ezer. PPk bere historian zehar indar handiena eman izan diona terrorismoa izan da, horren gainean finkatu da eta hor du bere sostengu politiko nagusia. PPk terrorismoaren mehatxu hori beharrezkoa du, terrorismoaren biktimak egoteak pilo bat interesatzen zaio boterean iraunarazteko. Terrorismoari gizarte arazoei baino garrantzi handiago bat ematen dio. Zapateroren Gobernuari PPk egindako kritikarik nagusiena ETArekin negoziatu izana da, bake prozesu bat irekitzeko bideari ahal zituen oztopo guztiak mahai gainean ipiniz. Europa osoan eman diren bake prozesuetan ez da halakorik ikusi, ezta oposizioan eskuineko alderdiak egonda.
Bukatzeko, orain hauteskundeen emaitzak atera direla, gauza batzuk aipatuko ditut. Batetik, emaitza, PSOEren garaipena izan zela, nahiz eta PPk lehen baino 8 diputatu gehiago lortu. Eta bestetik, Raxoy, Moncloara iristearren PPren gidaritzan garbiketa bat burutu du, hainbat liskar kaleratuz: Maria San Gil Euskadiko PPko presidentetza utzi du (nahiz eta Raxoy Bilbora etorri zeneko azkeneko ekitaldian harekin zegoela eta haren aldeko jarrera indartsua azaleratuz), Esperanza Agirre boteretik baztertua izan da, etab... Oraindik ez dago argi nolakoa izango den PPren etorkizuna, baina uste dut azkeneko tirabirak bere irudia asko mindu dutela, PSOE “arazo larririk” gabe gobernatzen jarraitzen duen bitartean, mundu osoan gogor jotzen ari den krisialdi ekonomiko baten aurrean. PP Moncloara iristeko, gauzak asko aldatu beharko dira. Momentuz, nahiko zaila ikusten dut.
Eztabaida taldeak: IMMIGRAZIOA
Lorturiko Informazioa:
Akta: Gure eztabaida taldea immigrazioaren inguruan arituko da. Horretarako adostu dugu parte-hartzaileak aukeratzerakoan jarraituko dugun irizpidea, iritziaren araberako talde heterogeneo bat lortze izango dela.
Eztabaida taldea, Apirilaren 14an egin zen goizeko 9ak inguru hasita eta 10:30ak bitartean, EHUko Unibertsitatearen Leioako Kanpuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Eraikin Erreformatuaren A17b gelan.
Eztabaida talde horretan, 7 pertsonek hartu zuten parte, baita moderatzaile bat ere, “Rol playing” delako bat egiten. Orokorrean eztabaida taldean nahiko era ordenatu batean hitz egin zen, eta errespetua izan zen nagusi, nahiz eta kasu batzuetan moderatzaileak txandak errespetatzea eskatu behar izan zuen, baita errespetua ere.
Ondorioak: Orokorrean ez da lortu ideien inguruko batasunik, taldeak Rol oso bereiziak baitzituen eta haien artean bat egitea oso zaila baitzen. Hala ere, batzuen zein besteen iritziak entzunda, esan dezakegu ekonomia dela immigrazioak arautzen eta mugitzen duen baldintza nagusiena, immigranteek aberastasuna lortzeko edo behintzat haien egoera hobetzeko migrazioak egiten baitituzte, eta bestalde ordea, bertakoak, batez ere enpresariek haien egoera larriaz baliatzen dira besteak nahi ez dituzten lanak immigranteei emateko, soldata txikiak emanez trukean, beraiek aberasten diren bitartean.
Bestalde, azken momentuan etorkizunari begira immigrazioaren alorrean ikusten zuten aurreikuspenak azaltzean, eztabaidaren kideek erantzun ezberdin eta zabalak adierazi dituzte. Alde batetik, Gizarte “multigizartearra”, edo multietniko bat izango dela etorkizuneko gizartea aipatu da bai kirolari zein kooperantearen partetik. Horri jarraituz, Oier ikasleak, gaineratu du immigranteen gizarteratzea beharrezkoa dela, eta hori gizarte kohesioaren bidez bideratu behar dela, bai arlo sozial zein ekonomikoan. Bestalde, immigranteek proposatu dute egoera buelta bizi ahalko duela, Europa krisian murgilduz eta Europarrak egoera hobeago bat izateko nahian emigratu behar izatea. Enpresariak ordea, krisialdi ekonomikoari erreferitu da esanez, datorrenarekin immigranteen egoera larritu daitekeela, konstrukzioaren sektorea jada lan esku jaitsiera nagusia jasan izan duela eta, beste sektore batzuetara zabal daitekeela, immigranteen lanpostuak gutxiagotuz. Bukatzeko, Euskadi 2000ko agintariak azaldu du jada egoera katastrofikoa dela immigrante asko baitaude, beraz, pesimista ikusi du etorkizuna haren ikuspegiari jarraituz.
Eranskina:
Gidoia:
SARRERA Egunon guztioi eta eskerrik asko gure gonbidapenari erantzuteagatik. Gutunean esan genizuen bezala EHUko Zientzia Politikoko ikasleak gara eta immigrazioaren inguruko gogoeta bat prestatzen ari gara. Gaian sartu aurretik gustatuko litzaidake gauden kide guztien aurkezpena egitea.
Aurkezpen hau eta gero gure egitekoarekin hasi gaitez. Lehenbizi, gustatuko litzaidake azaldu dezazuten laburki, zer den immigrazioa zuentzat.
Beroketa txiki hau egin ostean sartu gaitezen jada prestaturiko gai nagusiekin:
Pertsona guztiak berdinak al gara?
Honekin lotuta, legeen eraldaketa eman behar dela uste duzue?
Etorkinen etorrera baldintzatzen du lan merkatuaren dinamika?
Immigrazioaz aritzean, nagusi den eztabaida gunea segurtasun eza da, beraz, arlo horri dagokionean, zuek nola ikusten duzue gai hau, etorkinek eragiten dute kriminalitatea eta segurtasun eza?
Immigranteen agerpena bertoko kultura aberasten du edo arriskuan jartzen du?
Orain arte hitz egin dugu immigrazioarekin lotzen diren arlo batzuetaz, baina ailegatu da momentua adierazteko zein paper duten zuen ustez immigranteek gizartean.
Bukatzeko gustatuko litzaidake Rappelen paperean sar zaitezten eta adieraztea etorkizunerako zer-nolako aurreikuspenak ikusten dituzuen immigrazioari dagokionean.
Honekin bukatu dugu, eskerrik asko berriro ere zuen asistentziagatik, oso lagungarria izan baita guretzat.
Parte hartzaileen perfila 1. Moderatzailea
2. Paper gabeko immigrantea Yusuf, Tangerretik etorria da autobus batean.
3. Paperdun immigrantea Ronaldo, Brasildarra da eta eztabaida taldea egin baino aste bat lehenago lortu izan ditu paperak.
4. Kaleko pertsona bat Oier Garmendia, EHUko Zientzia Politikoko Ikaslea.
5. Immigrante aberatsa (kirolaria) Ronaldinha Da Silva, Brasildarra da eta duela 4 urte ailegatu zen Bartzelona futbol taldeak fitxatuta.
6. Enpresari bat Koldo Bilbao, Unitec Enpresako Zuzendaritzako langilea, Langileen kontratazioan jarduten da.
7. Kooperante bat Mikel Dominguez, Nikaraguan azpiegiturak lortzen jarduten den kooperantea da.
8. Politikari xenofobo bat. Jon Olano, Euskadi 2000 Alderdiko liderra da.
Azkeneko (36.) eusko soziometroari buruzko komentaketa
Aztergai dugun azkeneko euskal soziometro honek, Euskal Autonomi Erkidegoaren egungo egoeraren balorazioari, jarrera politikoari eta hauteskundeei buruz 2008ko martxoan egindako galdeketa baten emaitza eskaintzen digu. Eta emaitzak, oro har, ez naute harritu batere.
Egungo egoerari dagokionez, ezer berririk ez. Agian, aipatzeagatik terrorismoa paper sekundario bat betetzera pasa da, gatazka armatuarekiko euskaldunon gehiengoaren nekeza azaleratuz. Izan ere, euskaldunoi gehien inporta zaigun arazoa etxebizitza arazoa izatea, bi ikuspegietatik aztertu dezaket. Batetik, pozte naiz zeren eta nahiz eta politikari nagusiak terrorismoaren beldurra txertatzen saiatu beste ageriko arazo sozialak estaltzeko (halere, inkestan PP bakarrik agertzen da), dirudi gaizki atera zaiela. Baina bestetik, euskaldunon ikuspegi “indibidualista” bezala ulertu daiteke; izan ere, etxebizitza azken finean, ondasun indibidual bat da, ondasun indibidual baten ezintasuna bezala ulertzen du jendeak, eta ez arazo sozialtzat.
Jarrera politikoa aztertzerakoan, betiko leloaren betiko leloa, hau da, politika herritarrarengandik urrun: ez da interesatzen, politikaz hitz egiteko maiztasun urria (familian, lagunekin, ikaskideekin...), arrazoi nagusia politikarien faltsukeria, etab. Atal honetan azpimarratzekoa ikusten dut, independentziarekiko ematen den jarrera, hau da, oro har, euskal gizartea nahiko zatiturik agertzen da, eta heren bat gainera, egoeraren arabera independentziarekin ados edo kontran egongo litzateke. Independentziarekiko jarreran kuriosoa iruditu zait, nola PNVko hauteslegoa aldeko jarrera duen eta aldi berean alderdiaren gidarien artean moderazio nagusi bat somatu: ildo erradikala (independentista) eta ildo moderatua (autonomista).
Hauteskundeei buruzko galdeketaren atalari dagokionez, oro har, inkestatuek nahiko garrantzia ematen diete hauteskundeei, eta gainera bozkatzean, gehiengoak proposamen edo programetan oinarritzen dira botoa erabakitzeko faktore nagusi bezala. Azpimarratzeko, Zapateroren gobernutza gestioari nolabaiteko “oniritzi” bat ematen zaiola, Raxoyren oposizio papera kalifikazio guztiz txar bat ematen zaion bitartean. Aipatzekoa, inkestatuen iritziz, Hauteskunde Orokorrak dutela garrantzirik nagusiena, Europako hauteskundeek txikiena dutelarik; Europar Batasuneko nortasun horren nolabaiteko ukapen bat adieraziz.
Konklusio bezala, esan beharra daukat, Euskal Herriko gatazkaren existentziak, hots, nazio eztabaida aldarrikapen bat egoteak, herritar politizatuago bat izatea eragin duela. Nire ustez, agian, historikoki izan dugun borroka armatua, hildakoak, presoak, torturatuak, atentatuak, errepresioa, kriminalizazioa, kale erasoak... nolabaiteko inplikazio politiko bat sustatu dute, nahiz eta azkenaldian euskaldun asko euren nekeza eta nazka azaleratu. Inkestak adierazten duten bezala, frogaturik dago estatu espainolako iritziarekin alderatuz, politikak garrantzi handiago duela, parte hartze politiko handiago bat ematen dela, etab.
Amaitzeko, hona hemen termometroaren eta hierarkizazioaren adibideak:
TERMOMETROA:
Jarrera politikoak ataleko Alderdi Politikoekiko begikortasuna azpiatalean (Guztizkoak eta bilakaera, 55. orria): “Orain zenbait politikoren balorazioa eginez, esadazu, mesedez, zenbat puntu emango zenioke politiko bakoitzari, 0tik 10erako eslakan?”
HIERARKIZAZIOA:
Hauteskundeen ataleko Gobernu berriaren lehentasunak azpiatalean (Kolektiboka, 77. orria): “Gai hauetatik zeintzuk izan behar dira Hauteskunde Orokorren ondorengo Espainiako Gobernu berriaren hiru ardurarik nagusienak?”
jueves, 29 de mayo de 2008
Normatibismoa eta enpirismoa
EGILEAK:
Iker Hidalgo
Xabier Lasa
Mikel Ruiz
Ioseba Landa
miércoles, 28 de mayo de 2008
AHT Gelditu! Elkarlanak manifestazio nazionala deitzen du datorren larunbatean, maiatzaren 31n, Donostian
AHT Gelditu! Elkarlanak mobilizaziora deitzen ditu herritarrak egitasmoa gelditzeko eta eztabaida sozial sakona zabaltzeko.Abiadura Handiko Trenaren aurkako iritzia euskal gizartean sakon errotzen ari dela erakutsi dute Euskal Herri zabalean azken hileotan egindako mobilizazio, salaketa ekintza eta adierazpen andanak, baita zenbait herritan egindako herri-kontsultak ere. Gehiengo sozialak eta sindikalak behin eta berriz adierazi du AHTren aurka dagoela, egitasmo horrek dituen ondorio ekologiko, ekonomiko eta sozial larriengatik, baita informaziorik eta herritarren parte-hartzerik gabe garatu den proiektua delako. Halaber, askotan eskatu du egitasmoa gelditzeko, egiazko informazio objetiboa zabaltzeko eta debate sozial sakona ireki dadila.
Manifestazioa 17:30etan izango da Donostian. Gauean jaialdi bat egongo da Usurbilen:
68ko maiatzaren 40. urteurrenaren jardunaldiak

Leioan, maiatzaren 13, 14 eta 15an burubelarri aritu ginen 69ko maiatzaren 40. urteurrenaren jardunaldiak antolatzen: hitzaldiak (animali askapena, ikasle mugimendua, Manolo Gari, Carlos Sevilla, J.A. Pacheco, Pedro Ibarra...), zine kritikoaren proiekzioa, bazkari beganoa, Komite Internazionalistak-en brigaden aurkezpena, check-pointa, IAren manifestazioa bultzatzen, etab... emaitza oso positiboa izan zen, nahiz eta jende gutxi gerturatu antolaturiko ekimenetara.
Hona hemen, bazkari beganoa eta sagardo batzuen ondoren montatu genuen "ekimentxoaren" bideoak:
Bertan, guztia inprobisazioa izan zen: A muerte con todo taldekoek, palestinako banderak (bat alderantziz dagoelarik), cine publicoaren kartela, boteilak zarata ateratzeko, etab...
lunes, 26 de mayo de 2008
Elkarrizketa sakona
1. Elkarrizketaren gidoia
1.1.Fitxa teknikoa.
José Eugenio Azpiroz Villar 1955eko martxoaren 5an jaio zen Donostian. Ezkondua eta bi seme-alaba ditu. Zuzenbidean lizentziaduna eta abokatua da. 1987 eta 1996 bitartean Gipuzkoako Batzar Orokorretako bozeramailea izan zen. 1988tik 1989ra Euskadiko Alderdi Popularreko presidentea izateaz gain, Gipuzkoako Presidentea ere izan zen. Era berean, V, VI eta VII Legealdietan diputatua dugu.
Regina Otaola Mugerza 1952ko otsailaren 13an jaio zen Eibarren. Zuzenbidean lizentziaduna, Idazkaritza burutu zuen. 2007ko Eibarko Udal-Hauteskundeetan PPko zinegotziaizan zen. Gipuzkoako Batzar Orokorretan Alderdi Popularraren taldearen kidea da 1999tik eta bere alderdiko bozeramaile da bertan. Gipuzkoako Alderdi Popularraren Erregio Betearazle Komiteko kidea da. Eibarko zinegotzia utzi ondoren, Lizartzako alkate bihurtu zen, nahiz eta PPk bozen %7,6a lortu.
1.2.Gidoia
SARRERA (min 1)
Egunon, UPVko Politika eta Administrazio Zientziako ikasleak gara eta Alderdi Politikoko eta Gizarte Ikerkuntza Teknikak irakasgaietarako Partido Popularraren (PP) hauteskunde kanpainaren jarraipenaren inguruan lan bat bideratzen ari gara.
Jaso gure eskerrak gonbidapen honi eutsi izanagatik. Zurekin edukiko dugun elkarrizketa oso lagungarria izango delakoan gaude.
GIDOIA – Sakoneko elkarrizketa
SARRERA (min 1)
Egunon, UPVko Politika eta Administrazio Zientziako ikasleak gara eta Alderdi Politikoko eta Gizarte Ikerkuntza Teknikak irakasgaietarako Partido Popularraren (PP) hauteskunde kanpainaren jarraipenaren inguruan lan bat bideratzen ari gara.
Jaso gure eskerrak gonbidapen honi eutsi izanagatik. Zurekin edukiko dugun elkarrizketa oso lagungarria izango delakoan gaude.
BEROKETA GALDERAK (10 min)
-Zer eragin zizun politikan sartzeko grina?
-eta nola ailegatu zinen PPra?
MUINA (20 min)
1.Kanpaina Orokorrean (5 min)
-Zure ustez zeintzuk dira kanpainaren ildo nagusiak?
2.Programa/Promesak (10 min)
-Zuen programa eta promesak aztertu ostean, horien inguruko fokatze nagusi batzuk ikusi ditugu guk ere, horien inguruan jardungo garelarik orain:
-Terrorismoa
-Inmigrazioa
-Ekonomia
-Euskera
3.Lizartzako kasua: (5 min)
-Imagina dezagun, PP gehiengoa izanda ANVk (edo bestelakoren bat minorian gobernatu)
-Azaldutako margoketei dagokionez, ze aburu?
EMAITZEN AURREIKUSPENA (5 min)
Bai Estatuan, zein EAEn eta Nafarroan.
Eskerrik asko zure denboragatik. Ondo izan eta zorte on.
Eztabaida taldeak: drogak
Aurreko Gizarte Ikerkuntza Tekniken klase batean drogei buruzko eztabaida bat entzuteko aukera izan genuen klasean. Partehartzaileak, Iker Hidalgo moderatzailea zelarik, honako hauek izan ziren: Bilboko gotzainaren paperarekin Aitor Garagarza, drogadikto baten amaren paperarekin Xabier Albisu, marihuanaren aldekoaren paperarekin Iraitz Lazkano eta Drogen aldeko elkarte bateko kidearen paperarekin Asier Arandia. Aurreikusi daitekeenez, eztabaida drogen aurkakoen eta drogen aldekoen arteko elkarrizketetan oinarritu zen, bi polo horietan garatu zen alegia.
Bilboko gotzainaren ustetan, drogak poliziaren bidez legez kanpo utzi beharko lirateke, naturaren aurkakoak baitira. Harekin, drogadiktoaren ama agertu zen, drogak gizartea asko kaltetzen zuelakoan desagertarazi behar zirela adieraziz.
Berriz, drogen aldekoetan ezberdintasunak nabaritu ziren. Marihuanaren aldekoak ez zuen drogaren legalizazioaz ezer aipatu, drogaren normaltasunari buruz baizik. Ardurako kontsumoaren aldeko apostua egiten zuen, drogazaleen ikuspegia aldatzeko beharra azpimarratuz. Drogen aldeko elkartearen kideak, aurrekoak aipatutakoaz gain, drogen legalizazioaren beharra adierazi zuen. Izan ere, haren ustez, ilegaltasunaren bidez mafiak besterik ez baitira sortzen.
Nire ustez, drogen artean beharrezkoa dela ezberdintzea droga “gogorrak” eta droga “biguinak”. Droga gogorretan kokaina, anfetaminak, heroina... bezalako droga larriak kokatuko nituzke, hau da, larriki kaltetzen duten drogak. Eta bestetik, droga biguinetan, kannabisa, tabakoa, akohola... kokatuko nituzke, hau da, modu arduradun baten bidez hain larriki kaltetzen ez zaituzten drogak.
Drogak ezin dira ilegalizatu, existitzen dira eta gizartearen parte oso handi bat da kontsumiten dituenak. Gainera, ilegaltasun horretaz mafia eta gobernu pilo bat aberasten ari dira narkotrafikoaren bidez. Negozio biderik handiena dute drogaren ilegaltasunarekin. Ilegaltasun horrek, merkatu erabat askean murgiltzeko eskubidea ematen dio drogari, estatuaren kontroletik at.
Nik, kontsumo arduradun baten aldeko apostua egingo nuke... baina, beste aldetik, zaila egiten zait ardura hori ikustea gizarte honetan. Azkenaldiko desfasearen kultur honetan, arduragabekeri ugari besterik ez dezakegu ikusi...
sábado, 24 de mayo de 2008
Hierarkizazioa, pareoa, termometroa eta polaritate perfila
1.HIERARKIZAZIOA
Ordenatu, larrienetik hasita, gure gizartean gehien larritzen gaituzten arazo sozialak:
*Inmigrazioa*Terrorismoa
*Etxebizitza
*Natura kaltetzen duten azpiegiturak (AHT, Errausketak, autobiak, superportuak, urtegiak...)
*Lan istripuak
*Drogak
2.PAREOA
Aukeratu bikote hauetatik larriena:
*Inmigrazioa & terrorismoa
*Inmigrazioa & etxebizitza
*Inmigrazioa & lan istripuak
*Inmigrazioa & natura kaltetzen duten azpiegiturak
*Inmigrazioa & drogak
*Terrorismoa & etxebizitza
*Terrorismoa & lan istripuak
*Terrorismoa & natura kaltetzen duten azpiegiturak
*Terrorismoa & drogak
*Etxebizitza & lan istripuak
*Etxebizitza & natura kaltetzen duten azpiegiturak
*Etxebizitza & drogak
*Natura kaltetzen duten azpiegiturak & drogak
3.TERMOMETROA
Kokatu oso larrialdiaren araberako eskalan hurrengo arazo sozialak:
*Inmigrazioa:
-Oso larria
-Larria
-Besterik gabe
-Ez hain larria
-Batere larria
*Terrorismoa:
-Oso larria
-Larria
-Besterik gabe
-Ez hain larria
-Batere larria
*Etxebizitza:
-Oso larria
-Larria
-Besterik gabe
-Ez hain larria
-Batere larria
*Lan istripuak:
-Oso larria
-Larria
-Besterik gabe
-Ez hain larria
-Batere larria
*Natura kaltetzen duten azpiegiturak:
-Oso larria
-Larria
-Besterik gabe
-Ez hain larria
-Batere larria
*Drogak:
-Oso larria
-Larria
-Besterik gabe
-Ez hain larria
-Batere larria
4.POLARITATE PERFILA
Natura kaltetzen duten azpiegitura hauen balorazioa egin ezazu, bi maginute eskala hauen arabera:
*AHT
*Kaltegarritasuna
-Handia
-Txikia
*Informazioa
-Egokia
-Desegokia
*Erabilgarritasuna
-Handia
-Txikia
*Garapen ekonomikoa
-Egokia
-Desegokia
*Errausketa
*Kaltegarritasuna
-Handia
-Txikia
*Informazioa
-Egokia
-Desegokia
*Erabilgarritasuna
-Handia
-Txikia
*Garapen ekonomikoa
-Egokia
-Desegokia
*Superportua
*Kaltegarritasuna
-Handia
-Txikia
*Informazioa
-Egokia
-Desegokia
*Erabilgarritasuna
-Handia
-Txikia
*Garapen ekonomikoa
-Egokia
-Desegokia
*Autobiak
*Kaltegarritasuna
-Handia
-Txikia
*Informazioa
-Egokia
-Desegokia
*Erabilgarritasuna
-Handia
-Txikia
*Garapen ekonomikoa
-Egokia
-Desegokia
Al Nakban, Leioako ikasleok PALESTINAREKIN ELKARTASUNA







Aurreko maiatzaren 15a, Israeleko estatu sionista sortu zela 60. urteurrena izan zen. Arabiar munduan Al Nakba izenez bezala ezagutzen da, hondamendia alegia. Eta hori dela eta, Leioako UPVko kanpusean Check-Point israeldar bat antolatu genuen, 60 urtez dirauen okupazio sionista eta palestinarren exodoa salatzeko.
Era berean, Komite Internazionalistak talde internazionalistak, Al Nakba dela eta egunkari berezi bat atera du 60 urteko okupazio inperialista hau salatzeko: http://www.nodo50.org/csca/agenda08/palestina/pdf/ALNAKBAKI.pdf?option=com_content&task=view&id=440&Itemid=16
Komite Internazionalistak, Unibertsitate Kritikoaren aldeko asanblada eta Kamaradak-en oharra:
AL NAQBA-N, PALESTINAREKIN ELKARTASUNA ETA ISRAELI BOIKOTA!
1948ko maiatzaren 15ean Israelek bere estatu sionista aldarrikatu eta inposizioz aurrera eraman zuen bere borondatea. Momentu horretan Al Naqba edo hondamendia bezala ezaguna egin den epea zabaldu zen palestinarrentzat. Momentu horretatik aurrera, holokausto berri bat emango da palestinarren aurka. 60 urte hauetan, beraien lur eremua gero eta txikiagoa izan da, kolonia sionistak nonahi hedaturik, 5 milioi errefuxiatu Palestinatik kanpo, barne errefuxiatuak, 12.000 preso politiko, apartheid-aren harresia, kontrol puntuak (check-point) edozein tokitan, lurrak espropiaturik, ekonomia suntsiturik, oinarrizko eskubide zibilak, osasun eskubideak, mugimendu eskubideak, azken batean bizitza bera, Israel estatuak baldintzaturik.
Hori dela eta, gizarte zibilari hondamendi hau gogoratzera, exodoa eta suntsipena salatzera, eta bakea eta justizia aldarrikatzera dei egiten diogu. Hortara, duela urte batzuk Palestinako 170 eragilek nazioartean Israel boikoteatzeko deialdia zabaldu zuten, Israel deslegitimatzeko eta Palestinari elkartasuna adierazteko boikot ekonomiko, kultural eta akademikorako deia alegia.
Okupaziorik ez! Sionismorik ez! Palestinarentzako bake justu baten alde! Israeli boikota!
Komite Internazionalistak, Unibertsitate kritikoaren aldeko asanblada eta kamaradak
jueves, 22 de mayo de 2008
Aste honetan Leioako UPVn emandako gertakarien aurrean
Egun hortan, nazio mailako deialdi bat luzatu ondoren eta prentsaurreko bat burutu ondoren, manifestazioa Errektoretzara bideratu zen (quorum falta zela eta Klaustroa bertan behera geratu zen). Martxa horren asmoa, Bologna gelditzeko eskutitz bat errektore jaunari entregatzea izan zen, errektoretza okupatuz eta ertzaintza bertaratu ezkero bertan eserita egotea ikasleon hitza entzunarazi arte (desobedientzia zibila moduan). Baina errektoretzaren atera iritsi bezain laister, atea kate batez loturik zegoela eta ikasleek bultzatzen hasi ziren, atea jausi arte, ondoren, seguratak inongo gupidarik gabe porrazok ematen hasi ziren. Ikasleek mota guztietako gauzak erabili zituzten euren defentsan eta seguratak erasotzeko. Borroka horretan zauritu pilo bat egon ziren ikasleen partetik. Behin atea gaindituta, errektoretza okupatzera ekin zioten ikasleek eta seguratak gela batean izkutatu ziren. Hortan, bapatean beltzez jantzitako ertzaintzak (poliziaren gorputzik preparatuena) agertu ziren eta kanpoan oraindik zeuden ikasleak ihesari ekin zioten. Bitartean, barruan izkutaturik zeuden seguratak amorru biziz atera eta ostiak banatzen hasi ziren oihuka (pelikula batean bezala). Bertako ikasleek egoera hori ikusita eta geroz eta gutxiago zirela, ihesari ere ekin zioten. Kanpoan, ertzaintza iritsi zela akorralaturik aurkitu ziren eta 4 ikasle harrapatu zituzten. Lurrean atxiloturik zeudela, jipoi handiak jasan zituzten seguraten partetik. 4 horietatik, kausa ezezagunengatik, bat askatu zuten (agian neska zelako edo zauri larriak zeuzkalako...).
Argazkiak:
http://www.gaztesarea.net/info/galeria.php?galeria=11656&id=11656
Emaitza: jipoi handiak ikasleen artean, 3 atxilotu, 20 zauritu inguru, eta komunikabideen eta iritzi publikoaren artean violento deskontrolatu batzuk bezala agertu, borroka horren arrazoia izkutatuz. Gainera, errepresio eta presentzia poliziala legitimaturik geratu da eta ikasleon hitza isilarazita eta kriminalizatuta.
Osteguna 22, errektoretzarako hauteskundeak izan ziren. Erakunde ez demokratiko hau salatzeko Ikasle Abertzaleak eta hainbat ikasle ezberdin abstentzioa eskatzen zuten hauteskunde fartsa hau ez legitimatzearren. Izan ere, bozkaren balioa horrelakoa da: ikasleek % 18a, funtzionariek (katedradunak...) &48a, irakasle ez funtzionariak %15a eta beste guztia Administrazioaren zerbitzua. Hauteskunde hauetan bakarrik Iñako Perez aurkezten zen, eta galdu egin ditu. Ikasleriaren parte hartzea %3koa izan da (baietza irabazi duelarik), eta funtzionarien parte hartzea %85a. Egun horretan, UPVko kanpusak zipaiadaz josita aurkitu ziren, zuzenbide oro apurturik geratuz.
IAk hauteskunde horiek salatzeko, (Bolognaren aurka, euskalduntzearen alde eta unibertsitate demokratikoaren alde) manifestazio bat antolatu zuen. Goiz osoan zehar, polizia jarraika izan ondoren, Arte Ederreta iritsi bezain laister, ertzaintza 3 furgoneta ziztu bizian agertu, peloteroak euren eskudoekin korrika akorralatu eta enkaputxaturiko seguratekin batera pankarta kendu eta bidea moztu zuten. Ikasleek protesta moduan eseri egin ziren, eta tentsio momentuak bizi ondoren eta ulertzean hauteskunde egunean ezin zela manifestaziorik egin bertan behera geratu zen. Argazkiak:
martes, 20 de mayo de 2008
Martxan daude Komite Internazionalistak-en brigadak!

1.Komite internazionalistak
Komite Internazionalistak 25 urte daramatzagu elkartasun internazionalistarien munduan eta herrialde ezberdinetako erakunde ezberdinekin harremanetan, beste herrialdeetako errealitateak eta borrokak ezagutu asmoz, errealitateak eta esperientziak aldatu eta joan eta etorrizko elkartasun bat aurrera eraman, gure inguruan euren borrokak zabalduz eta bizi dugun mundu globalizatu honetako injustizia eta bidegabekeri guztiak salatuz.
n goraipamena salatuz hemen.
2.Brigadak ¿Zergatik eta zertarako?
Mobilizazio ezberdinak burutzeaz gain (manifestazioak, desobedientzi ekintzak, etc.), sentsibilizazioak gure borroka moduen parte inportanteenetariko bat osatzen du. Sentsibilizazio kanpainak, formakuntza tailerrak, hitzaldiak, erakusketak, iritzi artikuluak, gizarte mugimenduen ordezkari ezberdinen bisitaldiak edo birak koordinatzen ditugu, etab.,
Munduko toki ezberdinetan egiten ditugun brigadak, erakunde bezala gure lanaren ezinbesteko atala direla kontsideratzen dugu, eta helburu hauek dituzte, besteak beste:
-Bisitatzen ditugun herrien borrokak eta errealitateak zuzenean ezagutu; horretarako gure egonaldian euren esperientziak oso gertu biziko ditugu.
-Harremanetan gauden eta urte osoan zehar lan egiten dugun erakundeekin ditugun loturak sendotzeko.
-Urtez urte gero eta lagun gehiago gure erakundera hurbildu dadin eta bere borrokekin bat egin.
-Azken finean, gure itzulerako lanez bete gaitezen, itzultzen garenean transmititu dizkiguten errealitateen salaketa eta sentsibilizazio lanekin jarraitzeko.
Gainera, eta batez ere, gure helburu politikoekin bat datozen munduko bazter ezberdinetan borrokatzen duten lagun eta erakundeek eskatzen digutelako, gure elkartasuna eta babesarekin borroka komunenean jarraitu ahal izateko.
3.Kontaktua eta epea apuntatzeko
2008ko brigaden kanpaina maiatzak 1an hasi zen eta maiatzak 31arte izango da.
Nafarroa,Bizkaia eta Araba:Kibilbo ko lokaletik pasatu (calzadas de mallona 1 Casco viejo) de astelehenetik ostiralera 9:00 -14:00 edp asteartean 20:00etan
Email:
Kibilbo@herriak.orgTel: Local 944790703 (9:00-14:30 Lun-Vie y 20:00-22:30 Mar)
699687087
Gipuzkoa:Lokala (Iruresoro plaza, Egia,Donosti) osteguna 19:30 - 21:00
Local 943 286504
635009870
e-maila:: kibilbo@herriak.org
Homepage:: www.herriak.org
viernes, 2 de mayo de 2008
NO G8 ACTION JAPAN
Aurtengo G-8ren kontrako mobilizazioen antolaketak martxan daude. Dakizuenez, G8a uztailaren 7tik 9ra arte Hokkaidon (Japonia) bilduko dira munduaren nondik norakoak aztertzeko eta guztion etorkizunaz erabakitzeko.Besteak beste: 'Osasun globala: munduaren etorkizuna, energia nuklearra,
aldaketa klimatikoa eta Afrikaren garapena'.
Hau guztia salatzeko eta honen kontrako jarrera ozen adierazteko bilduko gara Antikapitalista fronte amankomuna osatzeko.
Horrela, uztailaren 5erako Bilbon manifestazio nazional bat antolatuko da, eta bestalde, Madrileko Acción Global antiglobalizazio taldeko hizlariak etorriko dira Euskal Herrira aurtengo G8ari buruzko hitzaldiak egitera:
*Maiatzak 22: Gipuzkoan
*Maiatzak 23: UPV Leioa
*Maiatzak 24: Bilboko Alde Zaharreko 7katu Gaztetxean
*Maiatzak 25: Iruñan
Borroka amankomunak erraztearren, webgube berria kaleratu da: http://www.g8akatu.org/
miércoles, 30 de abril de 2008
Martxan da AHT Gelditu! Elkarlanaren Gelditour ekimenaren bideoa eta Fermin Muguruzaren Gelditu AHT abestia!
Maiatzaren 4tik 31ra bitarte, AHT Gelditu! birak, Gelditourgizarte sektore ezberdinak Abiadura Handiko Trenaren aurkako borrokara biltzea eta, bide batez, herri eztabaida zabalaren aldeko indarrak batzea.
Donostian egindako agerraldian, Gelditour-eko bideo laburra, esku orria eta Fermin Muguruza kantariak AHTren aurkako aldarria zabaltzeko egin duen abestia aurkeztu dituzte AHT Gelditu! Elkarlanekoek. Abesti horrek, AHT gelditzeko nahia Euskal Herriko txoko guztietan musika doinuen bidez zabaltzen laguntzea nahi dute antolatzaileek.
Gelditour maiatzaren 4an abiatuko da Kortes-etik, eta Iruñea, Gasteiz, Bilbo eta Ustaritzetik igaroko da, besteak beste, hilaren 31n Donostian amaitzeko.
Abestia jeisteko sakatu hemen.
Olabeaga gaztetxea desalojatu eta txikitu egin dute!!!
Gaur egungo okupazio mugimendua inoiz baino kriminalizatuagoa eta mehatxatua aurkitzen da Bilbon. Alde Zaharreko 7katu Gaztetxea bigarren aldiz izan da desalojatua eta hirugarrenez okupatua izan da. Arangoitin ere, duela bi aste gaztetxea okupatu eta hurrengo egunean zipaioek hustu eta eraitsi zuten. Duela bi aste ere, Alde Zaharreko 5 pisuko Erriberako Etxe Okupatua desalojatu eta barneko paretak txikitu egin zituzten, bertan bizitzen ari ziren gazteak kale gorrian geratuz. Eta atzo goizean, bi mehatxu saihestu ondoren, Olabeaga auzoko Gaztetxea desalojatu eta txikitu egin zuten.Hala eta guztiz ere, 7katu erresistentzian dirau, aurreko astean Santutxun Gaztetxea okupatu zuten (Sorgintxulo bota eta 3 urtetara), eta Errekaldeko Kukutza Gaztetxean maiatzaren 17an EUSKAL HERRIKO GAZTETXE EGUNA ospatuko da.
Etxebizitza eskubidea bermatu ezean, OKUPAZIOA DA BIDEA!!!
Egungo Bilboko Gaztetxe guztien lista:
-Deustuko Gazte Lokala (Deustu)
-7 Katu Gaztetxea (Alde zaharra)
-Santutxuko Gaztetxea (Santutxu)
-Sukabi Gazte Lokala (Otxarkoaga)
-Zorrotzako Gaztetxea (Zorrotza)
-Izarbeltz Ateneoa (Irala)
-Iralako Gazte Lokala (Irala)
-Kukutza Gaztetxea (Errekalde)
-Biilbiko Kultur Etxea (Bilbao la Vieja)
Olabeaga Gazte Asanbladaren oharra:
Goizeko 8 terditan desalojatzeko agindua zuten olabeagako gaztetxeko kideek eta ordu horretan bazeuden ia, aurreko bi aginduak jaso dituztenean bezala, gaztetxearen kanpoan zein barruan 20 gazte inguru desalojoa oztopatzeko prest. Ordu horretarako ere prentsa bertan zegoen. Inguruan unoiformatu eta uniformatu gabeko kolore ezberdinetako poliziaren presentzia somatzen zuten arren, lehenengo ordu eta erdi pasa da inolako desalojo keinurik gabe. Baina bertako gazteek uste zuten bezala, honetan 10:00ak pasata gaztetxea sustzitzera joan dira. Han agertu dira zipaioen 3 furgoneta, 3 kotxe eta 10 bat munizipaio. Beraikin batera, ogi puxka batengatik beraien duintasuna saldu duten langile tea suhiltzaileak. Hala ere, ordu eta erdi kostatu zaie gaztetxea guztiz uztea. Goizean goiz, desalojoari aurre egiteko teilatuan montatuta zegoen andamio baten gainean lau gazte jarri dira. Ekimen honek, eta gazteek barrutik jarritako oztopoak sartzea zaildu egin die. 11 terdiak aldera 4 zipaioa anadamiora igo dira eta gazteak jaitzi dituzte. gaztetxearen barruan identifikatu ostean kanpoan desalojoa salatzen zegoen jendearekin batzea utzi diete. Desalojoa iraundu duen ordu eta erdi horretan hau salatzeko 40 bat gazte kanpoan kontzentratu dira. Desalojoaren kontrako oihuak, okupazioaren aldekoak, eta erantzutearen beharra azpirratzen zituzten leloak bota dituzte beratn zeuden gazteek.
Desalojoa burutu dutenean honen derriboarekin hasi dira. Ezin dugu ahaztu Bilbon azken asteetan okupazio mugimenduaren aurkako ekintzak areagotu dituela udaletzeak. Erriberako etxe okupatuaren desalojoa, Zazpi Katuren desalojoaren saiakera, Arangoitiko desalojoa eta orain Olabeagako deslojoa. Gazte asanblada eta gaztetxe ezberdienki isladatu duten okupazioaren aldeko hautuaren kontrako erantzun errepresiboa besterik ez da. Azkunak, gazteriaren arazoak (etxebizitza, zein leku autogestionatuen beharra)konpondu beharrean, gazteriak sortutako proiektuak suntzitzen ditu. Gazteon ametsekin buklatu nahian dabil, baina ez omen daki desalojo baten ostean eta errepresioaren areagotzearen ostean ez garela kikilduko, altxatuko gara eta gure proiektuen defentsan zein beste berrien eraikuntzan tinko jarraituko dugu.
DESALOJORIK EZ ERANTZUNIK GABE!!!
http://mundurat.net/bom/
martes, 22 de abril de 2008
Apirilaren 12an, bizikleta martxa baten bidez AHTri ezetza eman genion Tolosaldeko Gaztetxe eta Gazte Asanbladek
Ekitaldian, AHTren aurkako bertso ezberdinez gozatu genuen eta AHTren atzetik dauden enpresak eta alderdi politikoak kritikatu ziren, hala nola, EAJ, PSOE, PP, Altuna y Uria, Amenabar, Balzola, Adif, etab. Bertan, gazteok AHTren obrak gainean genituela aipatzeaz gain, obren inpaktu bisualaz eta trenaren ondorio sozial, ekonomiko eta politikoetaz ohartarazi genuen. Gainera, gazteon arazoak konponduko ez dizkigun eredu desarrollista neoliberal honen inposaketaren aurka adierazi ginen.
Etorkizunaren jabe garen heinean, guztion borroka eta laguntza beharrezkoa delako eta guztion kemen eta indarrez dudarik gabe gaindituko dugulako, AHT GELDITZERA GOAZ!!!!
AHTrik EZ eta KITTO!!!!!

Apirilaren 11n Noa israeldar sionistari boikota egin genion Tolosan
Helburua, Palestinarekin elkartasuna helaraztea izan da, Noaren adierazpen sionista ezberdinak ezagutu ondoren. Besteak beste, sarraski ezberdinen eta harresiaren sustatzaile den Ariel Sharonen aldekoak, israeldar ejertzitoaren aldekoak, etab...
Kontzertua egin zen, baina Tolosan polemika handia sortarazi zen eta elkartasun bizia helarazi genuen palestinar herri zapalduari. Israelen Boikota, AVTk euskal musikarien kontra deituriko boikotarekin konparatzera iritsi zen batenbat. Guk, hala eta guztiz ere, Noaren sionismoaren aldeko jarrera azpimarratu genuen.
20:00etan, Israeli Boikota euskal ekimenarekin batera 80 lagun bildu ginen Leidor Aretoaren aurrean, "Noa kanpora!", "Estatu sionista, estatu terrorista", "Israeli boikota!" "Israel hiltzaile, Noa laguntzaile", "Sionismoa, terrorismoa", "Euskal Herria Palestinarekin!".
SIONISMORIK EZ!!!
OKUPAZIORIK EZ!!!
PALESTINA ASKATU!!!!!!!!!!!



















